Eskudelak jolasa (eu)
Izena/k | Eskudelak / barandilak |
Tokia | Eliz ataria |
Materiala | Ez da behar |
Adina | 10 urtetik aurrera |
Partaideak | 5 eta 10 arte |
Jolas sinplea da, harrapaketa jolasa, Maria trebolinaka estilokoa.
Jolas hau eskudelak[1] dauden edozein lekutan jolastu daiteke, baina Soraluzeko eliz ataria oso toki egokia da, eskailerak eta altuera ezberdineko guneak daudelako.
Hasiera
Arauak
Harrapatzaileak ezin ditu eskudelak igaro, baina libre daudenek ordea bai. Harrapatzaileak korrika azkar egin beharko du libre daudenak ukitzeko, eta batez ere eskudelak igarotzen dituzten momentuak baliatu, bere zailtasuna bait dute eta altuera handiko pareta gainditu beharra dagoelako.
Bukaera
Pagak inor harrapatu ezkero (harrapatzeko nahikoa zen ikutzea), beste hau izaten zen hurrengo harrapatzailea, hurrengo paga.
Burdina ukitzera joan behar zen aurretik, han hamar kontatu eta jolasa hasten zen berriro.
Taktikak
Askotan libre daudenek, eskudelak igarotzea elkarri galarazten diote, zailtasuna areagotuz, horregatik da garrantzitsua partaide kopurua 8/10 artekoa izatea.
Kontuz ibili behar da erorketekin, minik hartu gabe.
Erreferentziak
- ↑ Eskudela. Barandila