Zapatariak (eu)
Izenburua | Zapatariak |
Egilea/k | Ander Ezenarro Urzelai |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Txiket >> Ramiro Larrañaga |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Erri hontako agintariyak
- eman digute baimena
- Igandietan sapatariyan
- naibada eiteko lana
- Zergaitik astelena
- egunik ederrena
- pasatzen degu edaten
- Gure Krispinek ori eiteko
- beti omen du esaten
- Zergaitik astelena
- egunik ederrena
- pasatzen degu edaten.
- Lantegi hontan maixu daukagu
- Patxiko sapatariya
- Aste erdiruz etortzen zayo
- guztizko zitaldaldiya
- Guri bizi jaurtiyak
- askotan izaten dira
- Jendia sarri edukitzen du
- farrez berari begira.
- Sapata gogor uretakuak
- baita ere dotore fiñak
- Sapatilatxo bero beruak
- negurako atseginak
- Baditugu egiñak
- dantzatako ariñak
- Arra beteko orpuekin
- neska baldarrak aldapa bera
- korritzen dute oyekin.
Eguerdirako egin behar degu
bukatu gure taria
Sapata zarrak konpondutzeko
zain dago bere jabia
Orri orpo josiya
orri sartu iltzia
eta narrua mallatu
Arratsaldian aratuste da
eta bihar degu dantzatu.
Meduku danak txartzat daukate
oñetarako bustiya
Ortikan dator katarro txarra
edo akaso pulmoniya
Botikako diruak
dira alperrikuak
Ggri ematia obe
Gure zapatak dabiltzkienak
Ez du estultxo bat ere.
Azalpenak
Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Arraunlariak.
Abesti hau Txiketek traskribitu zuen, 1982/05/14an. Eta 1993 urtean Ramiro Larrañagak Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica[1] bere liburuan sartu zuen.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica (219 orrialdea). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).