Ekonomia. Enpresak eta negozioak (eu)
Datuak
Urtea Nekazaritza eta
abeltzaintzaIndustriak eta
energiaEraikuntza Merkataritza,
ostalaritza,
garraioa eta
komunikazioakFinantza eta
enpresa-zerbitzuakBestelako
zerbitzuakGuztira 1995 58 29 121 22 41 271 1996 59 31 127 23 39 279 1997 58 42 135 25 40 300 1998 65 48 137 28 41 319 1999 77 46 126 34 39 322 2000 78 46 121 34 39 318 2001 68 46 109 36 37 296 2002 69 50 106 34 38 297 2003 65 45 104 29 39 282 2004 63 48 105 31 37 284 2005 59 45 106 38 31 279 2006 54 41 102 37 33 267 2007 52 46 107 40 36 281 2008 51 44 102 37 40 274 2009 48 44 100 34 33 259 2010 46 31 99 26 33 235 2011 40 30 102 27 33 232 2012 14 42 31 95 25 31 238 2013 15 45 27 88 25 32 232 2014 15 42 28 86 29 32 232 2015 14 41 30 82 25 35 227 2016 10 38 26 85 27 42 228 2017 9 40 23 79 23 45 219 2018 8 38 25 81 24 43 219
Bilakaera
Balio Erantsi Gordineko bi jarduera nagusiak industria eta zerbitzuak dira, elkarrekin hartuta %90tik gora osatzen dutela. Baina elkarren kontrako portaera dute: industriak gora egiten duenean zerbitzuak behera datoz, eta alderantziz. Datuak ehunekotan daudenez, ondorioak datu absolutuekin egiaztatu beharko ziren[1].
Industriak inoiz bi heren hartu baditu ere, azken urteetan erditik gora mantentzen da. Bertan ia gehiena manufaktura da.
Zerbitzutan hiru motakoen arteko proportzioak mantentzen dira: laurden bat merkataritza, ostalaritza eta garraioan, beste laurdena administrazioan eta gainontzeko erdia gainerako zerbitzuetan.
Eraikuntzak izan zuen bere boom-a Soraluzen: 1996 urtetik 2010 arte hazi zen, eta orduan eztanda egin zuen: bi urte geroago erdira jaitsi zen. Dena dela, puntu altuenean Soraluzeko jardueraren %7,2 besterik ez zen izan.
Eta lehen sektorea oso testimoniala da. 1995 % 1a inguruan bazen ere, 2005tik hona % 0,5 inguruan ari da.
Eskualdean
Urtea Industria Zerbitzuak Guztira 1996 % 8,1 % 5,2 % 6,1 2000 %10,0 % 4,6 % 7,1 2005 % 8,9 % 5,1 % 6,8 2008 % 6,5 % 4,9 % 5,6 2010 % 6,1 % 4,5 % 5,3 2012 % 6,5 % 4,3 % 5,1 2014 % 6,9 % 4,1 % 5,2 2015 % 6,9 % 4,0 % 5,2
Balio Erantsi Gordinaren bilakaera, Debabarreneko beste herriekin alderatuta, ez da ona izan: 1996 urtean % 6koa bazen, 2000 urtean % 7ra heldu zen baina hurrengo hamar urtetan bi puntu galdu zituen, % 5,1era heldu arte. Ordutik ez da asko igo.
Alderatzen badugu lanpostuen bilakaerarekin (proportzioa mantentzen dela), ondorio larria atera daiteke: Soraluzen egiten den lanak gero eta balio erantsi txikiagoa sortzen du.
Ondorioak balio du industria zein zerbitzuak sektoreentzat.
Erreferentziak
- EUSTAT. Udal barne produktu gordina (BPG).
- ↑ Agian balio absolutuetan industriak gora eta behera egiten du, eta zerbitzuak mantendu, nahiz eta ehunekotan igo.