Sagar-erreka (eu)

    Sorapediatik
    Sagar-erreka / Olakorta
    Nagusia Deba ibaia
    Luzeera 1.300 m
    Aldapa % 5koa (160 m > 95 m)
    Eskumako adarrak Sasibaltz
    Ganbela
    Ezkerreko adarrak Aierdi
    Bailara Irure


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Kontuak

    Erreka hau Bergara udalerritik dator. Soraluzeko lurretan bi izen hartzen ditu, zatiaren arabera:

    • goian Olakorta, Bergarako mugatik Sagar-errekako ur jauziraino. 690 metro luze, eta % 6ko aldapa (205 m > 160 m). Eskumatik Sasibaltz erreka bilzen zaio.
    • Ur jauzitik aurrera Sagar-erreka edo Sagarraga erreka. 1.300 metro luze, eta % 5ko aldapa (160 m > 95 m). Ur jauziaren azpian Ganbela eta Aierdi erreka biltzen zaizkio, biak ur jauziak dituztela.

    Ur jauzia kenduta, erreka honek ez du aldapa handirik (% 5koa). Deba ibaiaren adarretatik emari gehien duena da.


    Aintzinean erreka honen urek hainbat ola eta errota mugiarazi zuten: Agarrebolu, Beko errota eta Txitxirriketa Orroaga tartean, eta Osuma errota gorago, Ozuma tartean.


    Erreferentziak