Bilakaera urbanistikoa. Aro modernoa (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    
    Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)

    XV mendeko hedapena

    Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. XV mendeko hedapena (eu)

    Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Etxe berriak egiteko bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoak (Kalegoen eta Kalebarrenen luzapena, Etxaburueta kale berria) eta arrabalak (Errebal, Arane eta Irusagarreta).

    Garai hartan zubi berria eraiki zuten, ibaia edozein momentuan zeharkatzea ahalbidetuz, ufalen bildur barik. Eta ospitala zabaldu zuten Errabal kalean.

    Ibaiaren bestekaldean ziren ere sutegi edo forjak, modu honetan sute arriskuak gutxituz.


    Ikuspegi orokorra (Florencio Josepf de Lamot 1756)

    Florencio Josepf de Lamot-en mapa

    1.756 urtean Florencio Josepf de Lamot-ek, Erret Lantegietan kontulari berak, Mapa Topographica de Plasenciasortu zuen. Bertan herriaren orduko ikuspegia erakusten da.

    XV mendeko Soraluzerekin alderatuta, herria asko hazi zen. Auzo berriak agertzeaz gain, hiru eraikin handi erakusten ditu.


    Herri kaskoa

    Herri kaskoak aldaera batzuk izan zituen: Igartza etxea eta albokoa bota zuten Enparan jauregia egiteko, Kalegoen hasierako beste bi etxe botata Udaletxea egin zuten eta, azkenik, Udaletxe berriaren pareko etxea ere bota zuten, plaza modukoa sortuz.

    XVI mende hasieran zubi berria ere egin zen, gaur egungo tokian, garai bateko ibitik 15 bat metro gorago.


    Auzo berriak

    Etxe berriak egin ziren erregebideen ondoan, auzo edota kale berriak sortuz.

    Eibar aldera, garai bateko Arane auzoa etxez bete zen, ia Olabarrenaraino. Auzo honetan hiru eraikin bereziak ziren: Zupide jauregia, Intxaurdieta etxea, Mendikute dorretxea eta San Salvador ermita.

    Bergara aldera, berriz, Herlaibiatik zubiraino etxez bete zen, Errabal, Atxuri eta Errekalde elkarrekin lotuz. XVI mende hasieran, Errabal kalean Uribarri jauregia eraiki zuten, gerora Erret Lantegiak bihurtu zena.

    Elgoibar aldera Gabolats kalea sortu zen, aldapa gora hasten den tokiraino (gaur egun zubia dagoen tokiraino, hain zuzen). Eta Azkoitia aldera, nahiz eta etxe berri gutxiago egin, Elizburu kalea sortu zen.

    Azkenik, Irusagarreta auzoan etxe gehiago egin ziren, eta komentua azkenean.


    Erret Lantegia

    Uribarri dorretsea sortu edo konpondu.

    Erret Lantegia, berriz, Uribarri dorrearen hedapena izan zen. Gero erabili era zabaldu


    Eliza nagusia

    XVI mendean eliza, gero kaperak, gero dorrea eta 1666 urtean eliz ataria. Eliza egiteko aurrekoa bota zuten XVI mendean, eta XVII mendean zabalduzuten (alboerako kaperak, eliz ataria eta dorrea).

    Santa Ana komentua

    Komentua eta arkua Eta Santa Ana komentua ere XVII mendean egin zuten.


    Erreferentziak