Carte des sept provinces basques (eu)

    Sorapediatik
    Carte des sept provinces basques
    Egilea Luis Luziano Bonaparte
    Urtea 1863
    Hiria Londres
    Tamaina
    A New and Exact Map of Spain & Portugal (Herman Moll 1711).jpg


    Mapa zertan den

    Mapak garai hartako euskalki eta azpieuskalkien hedadura azaltzen du.

    Luis Luziano Bonaparte[1] printzeak egin zuen. Oxfordeko Unibertsitateko irakasle zela, Anton Abadiaren eraginez hasi zen euskara aztertzen. 1856-1869 urteetan egin zituen ibilaldiek eta lortu zituen laguntzaileek lagunduta, euskarari buruzko lan ugari burutu zituen, tartean mapa hau.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze bizkaiera eremuan agertzen da, Deba bailarako azpieuskalkian eta Elgoibarretik Oñatirako esparruan.


    Bitxikeriak

    Mapa honen eragina XX mende bukaeraino heldu zen. Koldo Zuazu hizkuntzalariak 1998 urtean atera zuen bere bertsioa (2014 urteetan zuzendua), baina ez zuen aldatu Luis Luziano Bonapartek zituen Soraluzeko euskarari buruzko irizpideak.


    Erreferentziak

    1. Luis Luziano Bonaparte. Wikipedia (euskaraz)