San Salvador ermita (eu)
San Salvador ermita Espiritu Santuko ermita Santutxu (Humilladero) | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | XVII |
Kokapena | Herrigune historikoa |
Mota | Eraikina |
Azalpena
Eibarko irteeran zegoen, Baltegieta kalearen bukaeran, Olabarrena eta moskete zein arkabuzen probatokiaren gertu.
Ermita honek izen bat baino gehiago zuen: San Salvador, Santu Espiritu, Santutxua...
1.646 urtean argertzen da lehengo aldiz agiri zaharretan. Mende bat geroago, ermita Florencio Joseph Lamoten mapan agertzen da (1756).
Ramiro Larrañagak jaso zuenez[1], Soraluzeko ipuin zahar batek Igarate inguruan tenplario zaldunek egoitza izan omen zutela zioen. Elezaharrak inolako oinarria balu, agian San Salvador ermitarekin zerikusi izan zezakeen.
1.834 urtean Soraluzen izandako ufal handiena izan zen. Garai hartako agiri baten arabera[2] ur mailak hamalau bat metro egin zuen gora, eta hainbat eraikin eraman zituen aurretik: 15 bat etxe, 6 bat lantegi, arraindegia, zubi nagusia bera, San Salvador ermita osoa...
Halaxe desagertu zen San Salvador edo Santo Espíritu ermita.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. 141 orrialdea. Ramiro Larrañaga (1993).
- ↑ Inundación del 30 de junio de 1834. Ramiro Larrañaga (La Voz de España 1978).