Mertzedariak (eu)

    Sorapediatik

    Izena

    Andre Maria Mesedetakoaren Lagundiaren Karitateko Mojek, edo Hermanas de la Caridad de la Congregación de Religiosas de Nuestra Señora de las Mercedes.

    Laburpena

    Asilorako berrirako ekarri 1.896ean, bertan 110 urte eman eta joan ziren.

    Tartean eskolak ere eman zituzten (1.896-1.972).


    Aurrekariak

    XV-XVIII mendeetan Soraluzek bi ospitale izan zituen, hurrenez hurren. Aurrekoa Hirutasun Santuaren Ospitala, Errabal 18 kalean zegoena. Gordetzen den lehen aipamena 1.517 urtekoa bada ere, zaharragoa zen.

    XVII mende bukaeran ospitala oso egoera txarrean zegoen, berria eraikitzea erabaki zuten, Errekalde kaleko 1 zenbakiaren ondoan, Madalena ermitaren gurutzea dagoen tokian[1]. Ospitalea 1.685 urtean hasi zen, eta 1.701 urterako bukatuta zegoen. Erruki-Ospitalea deitzen zioten erregistroetan, herriak Madalena esaten zion eta Udalak erabiltzen zuen izen ofiziala Hirutasun Santua zen.

    1.759 urtean desegin zen ospitala eta, XVIII oparoa izanik, arazo handirik ez zen sortu.

    Baina XIX mendea bestelakoa izan zen, etaurtetan ibili ziren ospital berria egiteko ahaleginetan. Azkenean, eta Isidoro Iturriagak indianoak emandako diruari esker, 1.896 urtean Mendizabal etxea erosi zuten eta Babesetxe-Ospitala antolatu.

    Beste ongile bat Mikaela Maiztegi izan zen, Dama Mikaela. Dirua eman bai, baina baldintza oso estuetan. 1.901 urtean hil zen, eta 1.904 Udalak baldintzak onartu zituen.


    Mertzedariak Soraluzen

    1.986 urtean bertan Mertzedariekin jarri ziren harremanetan, eta Soraluzerako hiru lagun ekarri: Araceli Royo, Bautista Oset eta Gertrudis Mendiguren. Hurrengo urtean, 1.897an, Rosenda Santos etorri zen Andaluziatik.

    Araceli Royo jarri zuten bertako buru. Honek denbora gutxi egin zuen Soraluzen: balio handikoa izanik, aurrera egin zuen eta Mesedetako Mojen Lagundiko Ama Nagusi Orokorra izatera iritsi zen.

    1.901 Mikalea maiztegi hil zenean, testamentuan eskatu zuen Babesetxea San Vicente de Paul-eko Alaben (Karitateko Alabak) edo beste erlijio-erakunde edo kongregazio baten ardurapean egon dadin. Arestian esan denez, Dama Mikaelak jarritako gainontzeko baldintzak bete ziren, baina Mertzedariak Soraluzen jarraitu ziren.


    Babesetxea

    Mertzedarien zeregin nagusia Babesetxea eta babestuak zaintzea izan da. Bilakaera honako hau izan da:

    • 1.896. Zazpi babestu eta hiru moja.
    • 1.897. Izurriteak zirela eta, babestuen kopurua dezente handitu zen. Lau moja ziren.
    • 1.920. 11 babestu eta 6 moja zeuden, Arrasateko Victoria Arinek zuzenduta.
    • 1.935. 15 babestu (adinen batezbestekoa 54 urtekoa) eta 6 moja (bataz-beteko adina 31 urte), Margarita Larrañagaren zuzendaritzapean. Une horretan, Babesetxeak 19 ohe zeuzkan.
    • 1.937. Gerra denbora. Beste 14 pertsona sartu ziren, 29 babestu guztira.
    • 40ko hamarkada. Babestuen kopurua hamar bat pertsonakoa zen.
    • 1.955. 19babestu eta 9 moja zeuden.
    • 1.967. 9 moja. Babesetxea ixtekotan egon zen, diru faltaz.
    • 1.996. 35 babestu eta zazpi moja daude, Amezketako Teresa Agirrezabala Larreta zuzenduta.
    • ????. Mertzedariek alde egiten dute.


    Ikastetxea

    Herrira etorri eta eskolaurrea umentzeako 1996 1901an ahaleginak Udalak, baina ezin, biemnik ez 1903 nesken eskola zabaldu. Administrazioak alkateari 1905 ixteko Konpondu zen, eta 35-40 neska gutxi gora behera hortik aurrera (1923-1940 uniformea, gero ez) 1940an, 122 neska joaten ziren Babesetxeko eskoletara (guztira, 431 ikasle herrian, horietatik maristetan 110) Lau urteko mutikoak ere 1940 inguruan . 1954an, adibidez, herrian zeuden 570 ikasleetatik 192 ikaslek Babesetxean ikasten zuten; 192 horietatik, erdia baino zerbait gutxiago sei urtetik beherakoak ziren.

    1956an, Mesedetako mojek zeuzkaten ikasleak herriko ikasle guztien %25 ziren, eta 1959an %32, hau da, 207 ikasle honela banatuta: • 4 urtetik 6ra = 71 • 6 urtetik 8ra = 34 • 8 urtetik 10era = 30 • 10 urtetik 12ra = 46 • 12 urtetik 14ra = 26

    1972an alegia, ikastetxea gaimbeheran hasi zen eta azkenik itxi egin zuten. 1961-1962 ikasturtean 237 lagunek ikasi zuten bertan, horietatik 97 ikasle 4 eta 6 urte bitartekoak. Bitxia bada ere, eta agian etorkizunaren iragarpen gisa, hurrengo ikasturtean 26 ikasle gutxiago izan zituen. Etapa honen hasieran Batxilergoa jarri zen 1967an, Liga de Patronato Local delakoak bultzatuta, Geltoki kaleko ikastetxe mistoa eraiki zen eta Mesedetako lekaimeek ematen zituzten batxilergo-planetako ikasturteak zentro berri horretara pasatu zirenez, ikasle-murrizketa izugarria izan zen. Hala eta guztiz ere, Mesedetako ikastetxeak aurrera jarraitu zuen, eskolaurrea eta haur-hezkuntza bakarrik emateko bazen ere. 1971-1972 ikasturtea bukatu zenean, Atxuri kaleko ikastetxeak behin betiko itxi zituen ateak

    Eraikuntz aberria 1954ko uztailean, hasi mugitzen, 1976-1978 lanak, denak eraikin berria. Joatea Noiz azkena? Zein geratu zen?

    1. Madalena ermita hau inoiz ez zen eraiki, baina gurutzea orandik gordetzen da, Errekalde eta Atxuri artean.