Iturburu kalea (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Herriko zeharbidean, Gabolats zubiaren inguruan. Gaur egun, kalea 120 bat metro luze da, eta 4 eta 6 metro arteko zabalera du.

    Iturburuko zati bati, Gabolats zubitik hegoaldera doanari, Bidetxiki ere esan zaio (laranjaz mapan).

    Mapa kargatzen...

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1343. urtean Alonso XI Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko eta herriari harresiak emateko agindu zuenean, hiribildua Deba errekaren eskumaldean geratu zen. Bitartean, Bergara-Maltzaga errepidea errekaren bestekaldean zegoen, ezkerraldean.

    Urteekin, herria hasten hasi zenean, errepidearen bi aldean etxez betetzen ari ziren.

    Zubi nagusitik hasita, eskumako zatiak Baltegieta izena hartu zuen, Arane iturriaren ingururaino. Handik aurrera, errepideak aldapa behera gogorra egiten zuela, Iturburu. Iturria, noski, Arane da.

    Iturburutik pasatzen zen errepidea baina, trafikoa handitu zenean, XX mende hasieran Iturburuko aldapa arintzea erabaki zuten; horretarako errepide paraleloa egin zuten, aldapa Fabrika berriko bulegoen aurrean hasiz. Modu honetan Iturburu errepidearen beherago geratu zen.

    1.990 urte inguruan Malmero zentrala bota zutenean etxe berriak egiteko, Iturbururi (eta Bidetxikiri) zati bat kendu zioten, azken muturreko aldapa hain zuzen.

    Berez, izena ez da ofiziala. Bertako etxe guztiak Baltegieta kalean agertzen dira.


    Etxeak eta atariak

    Gerra osteko herri lanen ondorioz, Iturburuk errepidea dauka albo batean (mendiko aldea). Etxe eta atari guztiak errekaldean ditu: Gerra osteko herri lanen ondorioz, Iturburuk errepidea dauka albo batean (mendiko aldea). Etxe eta atari guztiak errekaldean ditu:


    Bidetxiki

    Arestian esan denez, Iturburuko zati bati Bidetxiki esan zaio; Gabolatseko zubitik Intxaurdieta etxeraino, gutxi gorabehera. Izena errepide berria egiterakoan sortu zen: Baltegieta kalea goitik zetorren eta Iturburu kalea lehen baino estuagoa geratu zen.

    Malmero zentrala bota zutenean etxe berriak egiteko, Bidetxikiri azken muturreko aldapa kendu zioten.

    Bidetxikin daude Baltegietako 14tik 26 arteko zenbakiak.


    Erreferentziak