Uribarri dorretxea (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Uribarri dorretxea / dorrea | irudia = | estiloa = Berpizkundea | mendea = XVI | kokapena = Errabal | mota...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:01, 11 uztaila 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Uribarri dorretxea / dorrea
    [[Fitxategi: | 400px | frameless]]
    Estiloa Berpizkundea
    Mendea XVI
    Kokapena Errabal
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Juan Garcia de Uribarri arrasatearra Soraluzera etorri zen, eta bertan aberastu: armagilea, komertziante... Herriko eskribaua eta alkatea ere izan zen.

    XVI mende erdialdean errekaz beste aldean, Errabal kalean, Uribarri jauregia eraiki zuen. Dorretxe laukizuzena zen, 11x8 metrotakoa. Ez da jakiten guztiz berria zen, edo dorretxe zaharrago baten gainean eraikitakoa.

    Urte haietan herriko zubi nagusia eraiki zen eta, besteen artean, Juan Garcia de Uribarrik 60 dukat mailegatu zion Udalari, lanak oradaintzeko. Alkatetza, zubi eraikuntza eta dorretxe berria lotuta egongo ziren, duda barik.

    1.558 urtean Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak Errabaleko Uribarriko dorretxearen goiko solairuak alokatu zituen, armak aztertu eta gordetzeko, modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortuz. Baliteke garai hartako Juan Garcia de Uribarri hilda egotea.

    1.573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izango zena sortu zutenean, Margarita Uribarrik, Juan Garcia de Uribarriren alabak, jauregia saldu zien, bertan Erregetxea jartzeko.

    Ordutik aurrera dorretxea egokitu zuten lantegi berrirako, eta pare bat aldiz handitu ere, zeharo desitxuratu arte. Dena dela, Iñigo Espadak 1.751 urtean egindako planoetan ederki asko nabarmentzen da dorretxeari dagokion zatia.

    Erregetxe zaharra, eskuman Uribarri dorretxeari dagokion zatia (Iñigo Espada 1751)


    Erreferentziak