Azala
Soraluze herriaren enziklopedia, iraganeko eta oraineko gordailu. Ezagutu maitatzeko!
Ba al zenekien... | |
---|---|
...Keixetako Egiya (hegoaldea) aurretik ere induskatu dutela? | |
Keixetako Egiya (hegoaldea) Bergara udalerrian dagoen trikuharria, Azkoitiaren mugan. Itsas mailatik 790 metrotara dago. Tumuluak 17 metrotako diametroa eta 180 zentimetrotako altuera ditu. Erdian 6 metrotako diametroa eta 180 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, tumuluaren ekialdeko muturrera 3 metrotako zabalerako zanga moduan hedatzen dena. Kraterraren barnean 2,3 x 2,1 x 0,35 metrotako harlosa handia dago eta azpian beste bat dauka, harlosa zati ugariz gain. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira. 1.921 urteko udan Telesforo de Aranzadi, Jose Miguel Barandiaran eta Enrique Eguren Mendigaineko megalito multzoa aztertu zuten. Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharrian egindako indusketan ondorengo materialak berreskuratu ziren:
1.980 hamarkadan, berriz, kontrolik gabeko berreraikuntza saiakera izan zen. Orduan jatorrizko lekutik, kraterraren erditik, zangaren Ekialdeko ertzera eraman zuten harlauza handia. Gehiago jakiteko (kokapena ezagutzeko, argazkiak ikusteko, istorioak jakiteko...) sakatu hemen. |
Zer da Sorapedia? Hemen daukazu aurkezpen bideoa. Begiratu Erabiltzailearen gida Sorapedia erabiltzeko. Eta ekarpenak egiteko Laguntzailearen gida irakurri.
¿Qué es Sorapedia? Aquí tienes el video de presentación. Para utilizar Sorapedia consulta la Guía de utilización. Y si quieres aportar lee la Guía del colaborador.
Gaur egun, 2024eko azaroaren 23, Sorapediak 1.640 sarrera ditu, eta 5.858 fitxategi (batik bat argazkiak).