Papeles de derecho (eu)
Papeles de derecho | |
---|---|
Egilea | |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1594 |
Argitaletxea | Herederos de Bernardino de Santodomingo |
Hiria | Valladolid |
Izenburu osoa
Información en derecho del concejo, cavalleros y vezinos de la villa de Eybar
Eibarko hiribilduko kontzeju, zaldun eta biztanleen zuzenbide informazioa
Liburua zertan den
Liburua Soraluzeko Iruretarren leinuaren jatorria frogatzeko egin zen.
1.339an izandako auzi batendako, Iruretarrak familiari buruzko dokumentu eta testigantza asko jaso zituzten. Eta 1.594ean liburua atera zuten pilatutako informazio guztiarekin.
Ale bat Donostian gordetzen da, Doctor Camino liburutegian, Serapio de Mugica funtsan.
Soraluzeri buruzkoak
Don Celinosi dagozkion zatiak irakurtzeko, sakatu hemen
Nafarroako don Celinos Nafarroako Antso VI Jakitunaren lehengusua zen (1.133-1.194).
Behin bi lehengusuak hasarretu ziren. Ondorioz don Celinosek, bere jende eta azienda hartuta, mendebalderantz jo zuen[1] eta Irure ingurura heldu zen, Markinan[2]. Garai hartan ez zegoen hiribildurik inguruan, Soraluze, Eibar era Elgoibar ehun eta berrogei bat urte geroago sortuko ziren eta.
Don Celinos zaharrak bizitokiak eraiki zituen Iruren, beretzat, bere jendearentzat era bere aziendarenrzat.
- ...Irureko ingurura ganadu eta artzanor askorekin, eta bertan bizitokiak antolatu zituen berandako, bere jendearentzat eta ganauarentzat.
Urte batzuk geroago Nafarroako erregea Gipuzkoara etorri zen, bertatik bertara zer zegoen jakitera, eta don Celinos lehengusua bisitatu zuen. Erregearen omenez bi zezen korritu eta hil zituzten. Zezenkiak erregearen zakurrei eman zizkien, eta batzuk hil ziren. Don Celinosek beste horrenbeste zakur eman zizkion erregeari.
- Garai hartan Gipuzkoa Nafarroako Erresumarena zela, eta egun batean orduko Nafarroako Erregea konpainia askorekin Gipuzkoako herriari buruz jakiteko etorri zen, eta aipatutako don Celinos bizi zen Irureko lurra ezagutzeko, eta mendian ibiltzeko, eta Irureko don Celinos bizi zen oinetxean lausengatu izatera, eta aipatutako don Celinos Erregearen etorreraz enteratu zela, beren ondasunak aztertu behar zizkiola, eta bazkaltzera gonbidatu behar zituela, Errege bera eta bere konpainia guztiak…
Don Celinos honek gutxienez bi seme izan zituen, Celinos eta Sancho.
Leinuen gerratan Unzueta familia, oinaztarrak, Bizkaitik bialdu zuten. Eta Azitain inguruan jarri ziren bizitzen, Azitain dorretxe zaharrean. Juan San Martinek komentatzen duenez[3], don Celinos gaztea Unzueta etxeko alabarekin ezkondu zen Ziortzako elizan 1.193 urtean; ostean dorretxea berreraiki zuen eta Unzuetako jauna bilakatu zen.
Aita, don Celinos zaharra, semearekin jaitsi omen zen Azitainera bizi izatera. Iruren bigarren semea geratu zen jaun eta jabe, Sancho.
- Don Celinos zaharra zenez, eta Irure hotza eta altua, ez zegoen ondo bertan. Beraz, aipatutako Don Sancho bertan lagata seme zaharrena hartu zuen, eta mendi hartatik jeitsiz ibaiaren beste aldera pasa zen, Arrate deritzon mendi azpira. Eta bertan Unzueta zeritzon etxean geratu zen denboraldi batean.
Liburuan agertzen denez, Azitainen bertan Nafarroako aspaldiko errege batek dorretxea eraiki omen zuen, ehizan zetorrenerako.
- ...herrixka hura[4] bere loba bati ematea erabaki zuen, eta loba hau jendea eta azienda hartuta ibai ondora etorri zen, Azitain esaten zaion lekutik gertu[5], egun batzuk emateko, Nafarroako Errege zaharrak ehizan zetorrenerako egin zuen dorretxe zaharrean.
Don Celinos zaharra hil eta gero, don Celinos gaztea utzi zuen oinordeko; baina Sancho Irurekoa ez zen eskutzik geratu, alaba bakarrari egundoko dotea emateko lain bazuen eta.
- ...don Celinos zaharra hil zela eta oinordekotzat don Celinos de Unzueta seme zaharrena laga zuela, Unzuetakoak menpe dituenak. Eta aipatutako Sancho zaldunak semeak eta alaba bat izan zituela, eta azken hau Bitorixako hiribildura ezkondu zuela, eta ezkontzagatik ondasun asko eman ziola, besteak beste 100 behi zahar, eta alaba honengatik Iñigo Martínez datorrela, Arechuako zaharra, Bitorixako hiribilduaren auzokoa izan zela.
Liburuak behin era berriz jasotzen ditu Irure leinuaren jatorriari buruzko lekukotasunak.
- Aipatutako Irureko Sancho don Celinos de Unzuetaren semea zela, eta aipatutako Lopek eta Martin Sanchez-ek zin egin zutela bere arbasoei entzun zietela aipatutako don Celinos Nafarroako Erregeetatik zuzen zuzen zetorrela, eta lehengusua zela.
- ...don Celinos de Unzueta esaten zioten, Azitaingo etxean bizi zela, eta betidanik entzun zuela Irureko don Sancho eta don Celinos bere anaia Unzuetako don Celinos zaldunaren semeak zirela, eta azken honek esaten zuenez Nafarroako Erregearen lehengusua zela, eta leinua Nafarroako Erregeetatik zuzen zuzenean zetorrela...