Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia (eu)
Bere historian zehar, Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko bitartekari (asentista) asko izan ziren.
1.734 urtean Real Compañía Guipuzcoana de Caracas[1] zena bitartekari bakarra izendatu zuten, eta halaxe izan zen 1.784 arte. Orduan Real Compañía de Filipinas zenak ordezkatu zuen, hamar urtez.
Real Compañía de Filipinas 1.794 urtean desagertu zen, Frantziako Konbentzio gerra Soraluzera heldu zenean.
Caracasko Gipuzkoar Konpainia
Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia, Caracasko Gipuzkoar Konpainia edo Gipuzkoar Konpainia (gaztelaniaz sortua, Real Compañía Guipuzcoana de Caracas edo Compañía Guipuzcoana izenaz) gipuzkoar merkataritza-konpainia bat izan zen 1728tik 1785era, eta monopolioa izan zuen Venezuelarekiko merkataritzan. Bere akziodunak Espainiako erregea, Donostiako Udala, Gipuzkoako Aldundi Nagusia eta inbertsore pribatuak izan ziren.
Tabakoa, kakaoa eta kolonietako beste hainbat gai ekarri zituen Venezuelatik, eta hara hainbat produktu eta tresna esportatu. Europako merkataritza-trafikorako garrantzi handikoa izan zen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera bultzatu zuen, eta modu erabakigarrian Ilustrazioko ideiak eraman zituen Venezuelara, Hego Amerikaren independentzia-mugimenduaren atarian.
Venezuelako merkataritzatik gain, beste hainbat negoziotan sartu zen. 1.734 urtean Soraluzeko Erret Lantegien bitartekari (asentista)bakarra izateko eskatu zuen, eta lortu ere.
Bitartekaritzaren etekina
Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia-k ez zuen etekin oso handia ateratzen armen salerosteari. Halaxe jaso zen, behintzat, 1.744 urteko Batzarrean, asientoa berritzeko eskatu zutenean[2].
1.760 urteko prezioak[3] aztertzen badira, armen salerostearekin bataz besteko %4,7 bat lortzen zuten:
Arma mota | Salneurria | Ordainduta | Etekina | Ehunekoa |
---|---|---|---|---|
Azken modeloko fusila | 90,00 | 86,75 | 3,25 | %3,6 |
Corps guardien karabina | 78,00 | 74,00 | 4,00 | %5,1 |
Corps guardien pistola parea | 101,00 | 97,00 | 4,00 | %4,0 |
Zalditerirako karabina | 58,00 | 54,00 | 4,00 | %6,9 |
Zalditerirako pistola | 38,50 | 37,00 | 1,50 | %3,9 |
Askoz etekin gehiago ateratzen zizkien gastadoreen lanabesei, %34 bat. Etekin gordina antzekoa bazan ere, prezio askoz merkeagoa zuten eta hortaz ehunekoa zazpi bider altuagoa da:
Lanabesa | Salneurria | Ordainduta | Etekina | Ehunekoa |
---|---|---|---|---|
Bi eskuko aizkora handia | 12,00 | 9,00 | 3,00 | %25 |
Aizkora txikia | 11,00 | 7,00 | 4,00 | %36 |
Marrazoa | 10,00 | 5,50 | 4,50 | %45 |
Aitzur-pikatxoia | 12,00 | 8,00 | 4,00 | %33 |
Bi puntako pikatxoia | 9,00 | 7,50 | 1,50 | %17 |
Aitzur zabala | 15,00 | 9,50 | 5,50 | %37 |
Pala angeluzuzena | 13,00 | 7,00 | 6,00 | %46 |
Erreferentziak
- Monografía. 59. orrialdea. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1997)
- ↑ Caracasko Gipuzkoar Konpainia. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Que aunque se había experimentado no ser lucrativo para la Compañía el Asiento de Armas de las Fábricas de Placencia, no obstante, en atención a ser cosa del Real servicio y utilidad de los pueblos u moradores de la Provincia la subsistencia de ellas...
- ↑ Prezioak erreal kuartotak daude (reales de vellón).