SAPAren arma ekoizpena (eu)
SAPA enpresa armagintza inguruan aritu da bere historia osoan. Vickers-en diseinuekin aurretik, SAPA berak garatutako produktu berriekin gero eta Bofors lizentziarekin ostean.
Espainiako armadaren eskaerak jeistearekin batera, dibertsifikaziora jo zuen: osagai elektrikoak, engranajeko hortzak lantzeko lanabesak, pneumatika osagaiak, ehungailuak...
Baina aurki trasmisio mekanikotan zentratu zen, batez ere ibilgailu militarrentzat.
Lehen aroa (1935-1939)
SAPA sortu eta Espainiako gerra bukatu artean edo, hobeto esateko, bigarren mundo gerra hasi arte, The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren produktuak ekoizten jarraitu zuen, martxan zeuden eskaerei erantzuteko:
- Kainoien osagaiak: altzak, tiro zuzenketak, itxiturak, seaskak eta trineoak.
- Kalibre anitzeko jaurtigaiak: 40 mm (antiaereoak), 47 mm, 76 mm (itsasokoak).
- Ur azpiko minen antenak.
- Grupo elektrogenoak.
Eta bi produktu berriak ere ekoizten hasi zen:
- 240 mmtako mortero berria, arima lisokoa.
- 40/40 kainoi antiaereo bikoitza (Vickers lizentziarekin).
Berezko garapen produktuak (1940-1960)
SAPA sortu zenerako bazegoen iritzi orokorra, atzerriko litzentziak behar zituzten produktuak gerora begira fidagarriak ez zirela, eta bigarren mundo gerra sortu zenean iritzi hau areagotu egin zen.
Horregatik SAPAk Oficina de Estudios y Proyectos izenekoa eratu zuen, hainbat produktu berri sortuz:
- 1939. Tankeen kontrako 45/44 kainoia, Nacional izenekoa. Oinarri gisa, 1.937 urtean SESBek[1] Espainiara bidalitako kainoi mota bat erabili zuten.
- 1941. 75 mmtako mendi-kainoia.
- 1941. 60 mmtako tankeen kontrako kainoia.
- 1943. Tankeen kontrako 60/45 kainoia[2]
- 1945. Infanteriako 75/13 kainoi azkarra, eta jaurtigaiak. Hurrengo urteetan asko eta asko egin zituzten.
- 1945. Tankeen kontrako 60/45 kainoia, eta jaurtigaiak. Kainoi honek ere ekoizpen ugaria izan zuen.
- 1950. Tankeen kontrako 88/51 kainoia. Prototipo fasea ez zuen gainditu.
- 1951. Tankeen kontrako 60/50 kainoia. Kainoi honek eskaera handiak izan zituen.
Honetaz gain, epe honetan SAPAk beste produktu batzuk ere ekoiztu zituen:
- 1943. 88/56 kainoi antiaereoaren osagaiak, Trubiako Lantegi Nazionalarentzat (Asturias).
- 1945. 120/50 itsas kainoientzako osagaiak: altzak eta itxiturak.
- Engranajeak orokorrean.
Atzerriko lizentziak atzera
- Autarkia garaiak pasa zirenean, nabarmen geratu zen Espainian dena asmatzeak eta egiteak bide motza zuela, eta Suediako Aktiebolaget Bofors (AB Bofors) enpresari 40/L70 kainoi antiaereoa egiteko litzentzia erosi zioten, oso emaitza onekin. Lehen kainoia 1952 urte bukaeran bukatu zuten.