Txispa-fusilak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:48, 15 urtarrila 2018

    Txispa-fusila suzko arma izan zen, mosketearen familiakoa.

    Mosketeak XVI mendean sortu ziren, arkabuzaren bilakaera moduan. Hasieran argi-mukizko[1] sistema erabiltzen zuten, arkabuzen moduan.

    Baina arrisku handikoa zenez, errobera sistema asmatu zuten, txinpartak edozein momentuan sortuz polbora pizteko. Sistema berriak ez zuen arrakasta handia izan, konplexua eta garestia zelako.

    XVII mende bukaeran suharri sistema asmatu zuten, eta txispa-fusilak sortu ziren.


    Teknologi aurrerapenak

    Suharri-sistema

    Txinparta-giltza batek suharri zatia eusten du mailu motz baten muturrean. Mailu hau atzera botatzen da arma amartillatzeko[2].

    Katua sakatu eta gero, malguki batek mailua aurrera bultzatzen du, eta suharriak rastillo izeneko pieza bat jotzen du. Aldiberean, Mailuak rastrilloa aurrera bultzatzen du, polbora duen almetxa[3] zabalduz.

    Suharriak rastrilloa jotzerakoan txinpartak sortzen dira, eta almetxara pasatzen direnak bertako polbora mehea pizten dute. Sortutako sugarra kainoi barrura pasatzen da, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.

    Sistema honi esker tiroa egiteko erritmo biziagoa lortzen zen, eta argi-mukia desagertu zen betiko, zeuzkan arriskuekin.


    Marin le Bourgeoys

    Marin le Bourgeoys-en hobekuntza

    Marin de Bourgeoys frantsesak diseinua hobetu zuen, tarteko posizioa asmatzen: segurua. Posizio berri honetan ezin zen tiro egin, baina bai almetxa polboraz kargatu.

    Behin almetxa rastrilloaz itxi eta gero, mailua atzera bota behar zen arma amartillatzeko, tiroa egiteko prest uzteko.

    Sistema hau 1610 eta 1615 urteen artean asmatu bazuen ere, aurki Europa osoan zabalduta zegoen.


    Mosketeak eta baionetak

    Baionetak

    Orokorrean musketariek ez zuten buruz buru borroka egiten; baina inoiz beharrezkoa izan eta gero, ezpata eta sastagaia erabiltzen zuten.

    Aurki konturatu ziren sastagaiaren helbulekua mosketearen ahoan sartuta, pika modukoa erabili zitekeela. Gero, propio mosketeekin erabiltzeko sastagaiak sortzen ari ziren.

    Baina bazegoen traba handi bat: sastagaiaren heldulekua mosketearen ahoan sartuta, ezinezkoa zen tiro egitea. Horregatik baioneta asmatu zuten; hau da, sastagairi helduleku normala kendu eta beste bat berezia jarri, mosketearen aho inguruan lotzen dena, modu honetan tiroa egiteko aukera emanez.


    Polbora eta jaurtigaiak

    Aurretik polbora karga bakoitza egurrezko tutu batean gordetzen bazen, gero karga eta jaurtikaria paperezko tutuetan biltzen hasi ziren, eta hauek segurtasun estalkiak zituen kartutxo-uhaletan gordetzen ziren. Lehen mosketari batek 12 tiro egiteko kargak eduki balezake, sistema berriarekin uhalak 20tik 40ra karga izan zezakeen.

    Modu honetan erabilera erraztu zen, eta arriskuak gutxitu. Ondorioz, eta trebetasuna landuz, minutuko hiru tiro egin zitekeen, aurretik baina askoz gehiago.


    Fusilariak

    Mosketeek izandako bilakaera guda-zelaiko partaideak berdintzea ahalbidetu zuen. Su-ahalmena handituz arkulariak, ballestariak… ordeztu zituen; pisua arinduz arkabuzariak ordeztu zituen; baioneta erantsi pikariak ordeztu zituen… Azkenean, denak ziren mosketariak.

    Aurreko mosketariekin alderatuta, aldaketak nabarmenak ziren: mosquetea askoz arinago eta luzeagoa zen, doitasuna handitu zen, su-ahalmena dezente handitu: mosketaria fusilaria bihurtu zen.


    Pistoi-mosketeak

    XIX mende hasieran, Napoleon sasoiaren bukaeran, pistoi-sistemak suharri-sistema ordezkatu zuen. Aldi berean, armen arimak estriatzen hasi ziren; modu honetan jaurtigaia kainoian biratzen zen, doitasun eta irismena handitzen.

    Pistoi sistema suharri sistema baino soilagoa da. Almetxan polbora jarri beharrean, gero suharriz pizteko, kapsula leherkaria jartzen da, merkurio fulminatoz[4] beteta. Katuak mailua askatzerakoan honek kapsula jotzen du, merkurio fulminatoa lehertuz. Sugarrak tximinietatik kainoira pasatzen dira, eta bertan polbora pizten dute.


    Etorkizuna

    Hurrengo aldaketak bi ziren: kapsula leherkaria jaurtigai tutuetan jartzea, eta kartutxoak atzetik sartzea.


    Erreferentziak

    1. Argi-mukia. Metxa.
    2. Amartillatu edo katua jaso. Arma tiro egiteko prest utzi.
    3. Almetxa edo kazoleta. Polbora mehea jartzen zen tokia.
    4. Hg (ONC)2. Merkurio, azido nitrikoa eta alkohola.