Málzaga lokomotora (eu)
Soraluzek bere lokomotora izan bazuen ere (ikus Placencia lokomotora), Maltzaga ez zen atzean geratu.
1904 urtean, Ferrocarril de Durango a Zumárraga enpresak hainbat lokomotora erosi zuten Alemanian, baporezkoak; horietako bat Málzaga bataiatu zuten. Krauss etxekoa zen, 0-4-0-T motakoa, eta fabrika-zenbakia 5179 zuen. Ekarri zutenean matrikula zenbakia 183 eman zioten.
Bilbao eta Donostia arteko zerbitzu zuzenak ezarri zirenean (1906. urtean), Málzaga lokomotora Malzaga-Zumarraga trenbidean erabili zuten. Azkenik, Ferrocarriles Vascongados-ek trenbide guztiak elektrifikatu zituenean (1929 inguruan), lokomotora hau eta beste batzuk Ponferrada-Villablino trenbideari saldu zizkion. Urte askotan Maltzaga lokomotora bertan egin zituen hanbat kilometro, ikatz garraioan.
Soraluze eta Maltzagaz gain, Osintxuk ere bere lokomotora izan zuen, Los Mártires izenekoa.