Thornycroft lurrin-kamioia (eu)
Lurrin-gurdia
1904 urtean, Compañía Anónima de Placencia de las Armas[1] zenak (Britainia Handiko Vickers Sons & Maxim Ltd.-rena), J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko.
Lurrin-motorracompound motakoa zen, eta bi zilindro zituen, bata presio altukoa era bestea presio gutxikoa, biak 12 baretako lurrinez elikatuak. 550 rpm-tan (minutuko birak) 35 CV ematen zituen, eta bi abiada zituen: orduko 6,5 eta 10,5 km. Gehienezko zama 4 Tn-koa zen, eta atoian beste 2 Tn eraman zezakeen. Ikatz biltegia beteta (760 kg) 60 km egin zezakeen... behar zuen ura hornitu eta gero.
1905. urtean Compañía Anónima de Placencia de las Armas-ek iragarkia jarri zuen Espainian argitaratu zen lehengo Tratado práctico de automóviles-ean[2]. Lurrin-gurdia esaten zitzaion produktuari.
Espainiako Armadari egindako eskaintza
1906 urteko irailak 10ean Arístides Fernándezek, orduko zuzendari-jerenteak, Espainiako Armadari lurrin-kamioien eskaintza bidali zion. Bertan, ezaugarri eta prestazioak azaltzeaz gain, Soraluzeko lantegian eraikitako S.A. motako unitatea eskura jartzen zion. Unitate honen katalogo prezioa 6.500 pezetakoa zen.
1907. urteko azaroan Armadak lurrin-kamioia probatu zuen, eta bi akats larriz ohartu zen: ez zuen diferentzialik eta, ura berriro hartzeko premia medio, jarduera esparrua 12 kilometrotakoa baino ez zela.
Erreferentziak
- ↑ Ingelesez, The Placencia de las Armas Company Limited.
- ↑ Tratado práctico de automóviles. Guillermo Ortega Agulla eta Ricardo Goytre Bejarano. Imprenta y Litografía de Bernardo Rodríguez (Madrid 1905)