Ascensio Gurruchaga funtsa (eu)
Don Ascensio Gurruchagaren (1918-2001) musika-fondoa
Bizitzan zehar Don Ascensio Gurruchagak musikarekin loturiko 300 dokumentu baino gehiago bildu zituen: sortutako, erabilitako edota bildutako hainbat soinuen partiturak, liburuak, liburuxkak, eta abar.
Horien artean daude Don Ascensiok berak sortutako soinuen partiturak eta bandarako, korurako eta organorako egindako arregloak.
Hil zenean, material guzti hau Iñigo Alberdi Amasorrain musikariari eman zion, berak kargu egiteko.
2016 abenduan Iñigo Alberdik dohaintzan eman zizkion Soraluzeko Udalari, bere garaian, Ascensiok berak eskura entregatu zizkion material hauek.
Ondarea udal-artxiboan
Material guzti hau eskuratzerakoan, udal-artxiboan gorde baino lehen 2017. urtean bertan Udalak bere gain hartu zuen katalogatu eta artxibatzeko lana.
Horreratako Domentx Uzin musikariak eta Amaia Aldai artxiboko arduradunak 300 dokumentu horiek sailkatu eta antolatu zuten udal-artxiboan.
Don Ascensioren artxiboarekin batera, bere aurretik herriko organojole izan zen Modesto Amuchasteguiren artxiboko dokumentuak ere antolatu dituzte, Pablo Arruabarrena organojoleak dohaintzan eman ostean.