Ormaetxea jauregia (eu)

    Sorapediatik
    Ormaetxea jauregia
    Ormaetxea jauregia. Ikuspegi orokorra (Juan Carlos Astiazarán 2017).jpg
    Estiloa Gotikoa
    Mendea
    Kokapena Santa Ana
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Behinola hiriaren harresietatik kanpo geratzen zen. Etímologíak berak etxearen antzinakotasunari buruz hitz egiten digu; izan ere, karez eta harriz egindako herriko lehen etxea izan zitekeen.

    Fatxadan elementu gotiko garrantzitsuak ditu, atea eta lehen solairuko leiho geminatuak batez ere. Bigarren solairuan oraindik nabarmentzen dira egurrezko egiturak eusteko harriak.

    Iruretarren leinukoen egoitza zen, eta Andrés Ibánez de Irureren jaiotetxea. Andrés Ibáñez de Irure hau Carlos I erregearen medikua izan zen, eta Arregia jauregiko Marina Pérez de Arreguia andrearekin ezkondu zen XVI mendearen erdialdean.

    XVII mendearen azken aldera, handitu eta moja-komentua izateko egokitu zen. Urteetara komentu berria kale berean eraiki zuten, beherago.


    Erreferentziak