Hau da barregarria (eu)
Izenburua | Hau da barregarria / Jaime hil danian |
Egilea/k | Andres Ezenarro Urzelai |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Digna Artolazabal |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
Jaime hil danian
hau da barregarria
Alfonso Karlos da
nahi duten erregia.
Laroget'hiru urte dittuan
Austriako aguria
Euzkadi askatzeko
bikaña gudaria.
Azalpenak
Abesti edo bertso hau orduko giro politikoaren arabera ulertu behar da: Espainian Errepublika ezarri berria, eta Soraluzen jeltzaleen eta tradizionalisten (karlisten) tira-birak.
Borboiko Jaime, karlisten erregea (edo erregegaia), 1931. urtean hil zen, semerik gabe.
Orduan karlistek familian gora bilatu eta Alfonso Carlos Fernando José Juan Pío de Borbón y Austria-Este, Jaimen osaba, aukeratu zuen errege. Nahiz eta Londresen jaio, orduan Vienan (Austria) bizi zen. 1849 urtekoa zenez, ordurako larogetahiru urte zituen; horik Austriako aguria. 1926 urtean hil zen, Vienan bertan.
Doinua aspaldiko beste kantu batena da, Gure Karlos erregeaz bertsoena hain zuzen; hau da, XIX mendeko bigarren erdikoa.