Plaza Barria (eu)
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Plaza Barria Kalebarren hasieran dago, Udaletxe ondoan. 15 metro zabal ditu, eta beste 21 metro sakon da.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Plaza berria 1831 urtean egin zuten, eta horretarako Kalebarreneko eskumako hiru etxeak bota zituzten. Oraindik ikus daiteke arkuen hasiera, plaza ertzeko horman.
Plazarekin batera iturria egin zuten, urak Ipiñarrietatik ekarri zituztela. Iturriak hiru turrusta ditu, eta alboan bi aska.
Plazak bi aldaketa jasan ditu, biak ala biak kotxe eta kamioien trafikoa errazteko: atzeko eskumako ertza borobildu zioten aurretik, eta Udaletxeko aldapa zabaltzeko metro t'erdi kendu zioten plazari. Azkenik, Kalebarren aldetik metro bateko arrapala egin zioten, baina herritarrak kexu agertu zirenez, atzera jarri zuten.
Gerra garaian, 1937ko irailak 15ean, orduko Udalak izena aldatu zion: Erabateko adostasunez erabaki zen Irailak 22, Arrateko martiriak eta Montejurrako Terzioa izendatzea gaur eguneko Elizburu kalea, Barrenkale (sic) eta Plaza Berria, hurrenez hurren gogoratzeko herri honetan indar askatzaileak sartu ziren data, Arraten eraildako Serafin Atxotegi eta Manuel Lersundi (g.b.) gazteak eta Soraluze askatu zuen Terzioa.
Demokraziarekin plazak jatorrizko izena berreskuratu zuen.