Izenak
Orbea zentrala eta Mendiola zentrala
Historia
1902. urteko urtarrilak 28an Eibarko Orbea y Cía enpresak Deba ibaiko urak ustiatzeko emakida lortu zuen. Enpresa honek Olabarrena zentrala ere erosi zuen gerora.
Presa, gutxi gora behera, gaur eguneko Mendiola industrialdeako zubia baino metro batzuk gorago zegoen. Zentrala, berriz, Enbalajes Ansola enpresaren esparruan, zubiaren parean.
Zentralera heltzeko zubitxoa zegoen, 30 metro luze eta 1,10 metro zabal, oinezkoentzat; bertako etxeak Dominganekua zuen izena.
Zentralak bertako langilea zen Manuel Egiazu Lezetak erosi zuen, 1969.ko maiatzak 29an. Eta urtebete geroago, 1970.ko apirilak 25ean Jose Maria Orbegozo Altunari saldu zion.
Kokapena
Mapa kargatzen...
{"type":"ROADMAP","minzoom":false,"maxzoom":false,"types":["ROADMAP","SATELLITE","HYBRID","TERRAIN"],"mappingservice":"googlemaps3","width":"1000px","height":"800px","centre":false,"title":"","label":"","icon":"","lines":[],"polygons":[],"circles":[],"rectangles":[],"copycoords":false,"static":false,"visitedicon":"","wmsoverlay":false,"zoom":16,"layers":[],"controls":["pan","zoom","type","scale","streetview","rotate"],"zoomstyle":"DEFAULT","typestyle":"DEFAULT","autoinfowindows":false,"resizable":false,"kmlrezoom":false,"poi":true,"cluster":false,"clustergridsize":60,"clustermaxzoom":20,"clusterzoomonclick":true,"clusteraveragecenter":true,"clusterminsize":2,"imageoverlays":[],"kml":[],"gkml":[],"searchmarkers":"","fullscreen":false,"scrollwheelzoom":false,"locations":[{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EZentrala\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Zentrala\n","link":"","lat":43.185468,"lon":-2.430211,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EPresa\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Presa\n","link":"","lat":43.178884,"lon":-2.422538,"icon":""}]}
Datu teknikoak
Presak 30 metro zituen, eta segunduko 1.500 litro ur hertzen ziren. Ubidea, ibaiaren eskumako aldetik zetorrena, 985 metro luze zen; Iribeko erretena esaten zitzaion.
Biltegi erregulatzailea ere bazuen, 222 m2koa. Eta makina gelak 96 m2 zituen.
Erreferentziak