Intxausti baserria (eu)
Intxausti / Irure Intxausti | |
---|---|
Izen formala | Intxausti |
Bailara | Irure |
Altuera | 285 m |
Hedadura | 6 Ha |
Kaletik | 3,90 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak intxaurrondo tokia esan nahi du.
Aipamen zaharrena[3] XIV mendekoa da, izena Irure Intxausti agertzen dena. Bigarren aipamena 1409. urtekoa da, Intxausti moduan. Beranduago, 1558. urtean, Insausti moduan agertzen da berriro. 1745. urtean, berriz, Felipe de Aldazabal zen jabea.
Intxustikoak 1966. urtean jaitsi ziren Eibarrera bizi izatera.
Urte askotan hondatua egon eta gero, 2000. urtean, Eguren anai-arreben artean (Anjel, Lorentzo, Jose Luis, Migel eta Rosarito) konpondu eta etxe berri eta ederra da orain Intxausti.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (123. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (251 orrialdea)
- ↑ Martín Peres de Asola, dueño de la casería Irure Intxausti de Placencia