Naasiko Goena tumulua (eu)

    Sorapediatik
    Naasiko Goena
    Fitxategi:Naasiko goena 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria. Tumuluak 9 metrotako diametroa eta 150 zentimetrotako altuera ditu.

    Luzeran 7 metro eta zabaleran 2 metro dituen lubaki bat dauka iparraldeko arkuaren erditik hegoaldeko muturreraino. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan ez zen inolako material arkeologikorik aurkitu.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Ikerlarien arabera, trikuharriaren izena Nâsiko goena da.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Kokapena

    Trikuharri hau Kûtzebakarretik 250 metrotara dago, Irukûtzeta eta Kûtzebakarretik Soraluzerako bidearen eskuman. TUmulua osatzen duen harri-piloa ota, garoa eta pagoz beteta dago. Trikuharria dagoen ingurua elkarren artean ustiatzen dute eta hortik Nâsiko goena izena, gure langileen arabera.

    Tamaina, osaketa eta indusketa

    Tumuluak 9 metrotako diametroa dauka, eta metro t'erdiko altuera erdialdean. Hegoalde-ekialdetk argazkia hartu genuen (6. argazkia). Harri handirik ez dago, hobi kamararen hondakinak direla susmatzeko. Kamarari dagokion tokian zuloa agertzen da, altzor bilatzaileren batek egindakoa, berarentzat nekea eta alperrik eta guretzat kaltegarri. Esan ziguten orain dela hamalau bat urte baserritar batek trikuharria eragin zuela, eta urre asko etara omen zuen: handik gutxira Ameriketara joan zen, gauza handirik topa ez zuela seinale.

    Indusketa eginda, ez genuen inolako arrastorik topa, ez arkeologikorik ezta giza arrastorik ere. Zabaldutako lubakiaren argazkia hartu genuen (7. argazkia) hegoaldetik eta joan ginen.


    Erreferentziak