Iruia trikuharria (eu)

    Sorapediatik
    Iruia
    Iruia 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria. Tumuluak 9,5 metrotako diametroa eta 75 zentimetrotako altuera ditu.

    Erdian 4,5 metrotako diametroa eta 55 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, bertan 2 x 1,7 x 0,2 metrotako harlauza daukala, etzanda. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan ondorengo material arkeologikoak aurkitu ziren:

    • Zeramika: formarik gabeko 3 zati.
    • Fauna: zehaztugabeko 3 printza.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Ikerlarien arabera, trikuharriaren izena Iruiya edo Idoiya da. Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Kokapena

    Atxolinetik 800 metrotara dago monumentua, tontorretik mendebalderuntz. Lautada baten ertzean dago, Maltzagatik Azkoitirako bidetik eskuman, garo trinko artean. Itxas gaineko altura 725 metrokoa da. 7an ezin izan genuen trikuharria ganoraz aztertu, iluntzen hasia zelako.

    Tamaina eta indusketa

    Uztailak 8. Monumentua harri tumuluak eta harlosak osatzen dute. Tumuluak 12,5 metrotako diametroa du eta 1,5 metrotako altuera erdialdean; eta harlosak 2,2 metrotako luzeera, 1,55 metrotako zabalera eta 30 zentimetrotako lodiera (5.a irudia). Tumuluak zulo borobila inguratzen du, zuloa harrian eginda dago eta aipatutako harlosak estalia. Aurrekoaren argazkia hartu genuen ipar-iparmendebaldetik (12. argazkia)eta beste bat estalki eta zuloarena hego-hegoekialdetik (13. argazkia).

    Indusketa egin eta ateratako lurra bahetu eta gero, zeramika gordin belztuko hiru pusketa agertu ziren, azalera gorrizkarekin, beste trikuharrietan agertzen diren motakoak, bi hezur zati aberenak, beste bat berriagoa, teila pusketa eta hiru keixa-hezur zulatuta.


    Erreferentziak