Nociones elementales de la Aritmética (eu)

    Sorapediatik
    Nociones elementales de la Aritmética
    Nociones elementales de la Aritmética. Azala.jpg
    Egilea José María Astiazarán Ugalde
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1926
    Argitaletxea S. de Diego inprimategia
    Hiria Eibar


    Izenburu osoa

    Nociones elementales de la Aritmética

    Artimetikaren oinarrizko ezagutza


    Irudiak

    Handitzeko sakatu


    Liburua zertan den

    Gerra aurretik Soraluzen Escuela de Dibujo Lineal izenekoa izan zen. Garai hartan oinarrizko hezkuntza oso oinarrizkoa izaten zen, mutilak lantegietan oso goiz hasten zirelako, eta neskak, aldiz, etxeko lanetara erretiratzen zituztelako.

    Mutil horik koxkortuta, gazte denborak askok eta askok gehiago ikasteko grina zuten, langile moduan aurrera egin ahal izateko. Horregatik sortu zen Escuela de Dibujo Lineal, langile gazteei hezkuntza hobea emateko.

    Horko irakasle bat José María Astiazarán Ugalde izan zen. Marrazketaz gain, Aritmetika eskolak ere ematen zituen. Liburu hau argitaratu zuenean, hasieran honako Oharra idatzi zuen:

    Artimetika eskolak ematen ari nintzela, ezagutza orokor hauek idaztea erabaki nuen. Ezer berririk ez badakarte ere, saiatu naiz lantxo honetan beste egile ospetsuen datu garrantzitsuenak biltzen, ikasleen ikasketak errazteko helburu bakarrarekin, eta irakaskuntza egileari asko errazteko ere.

    Puntu asko lantzen ditu liburuak: operazioak (oinarrizkoak, zenbaki primoak eta Eratostenesen galbahea, zatikiak, dezimalak, potentziak, erroak), sistema metriko dezimala, hiruko araua, aritmetika finantzieroa (interesak, deskontuak, elkarte araua), nahasteak edota aleazioak...

    Liburuak hiru pezeta eta hirurogetamar zentimo balio zuen.


    Erreferentziak