Soraluzeko parrokia-eliza (eu)

    Sorapediatik
    Soraluzeko parrokia-eliza
    Fitxategi:Soraluzeko eliza1.jpg
    Estiloa Gotiko, barroko, neoklasikoa
    Mendea XVI-XVIII
    Kokapena Herri-kaskoan
    Mota Eraikina


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Azalpena eta historia

    Gaur egun Soraluzen ezagutzen dugun Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasikoa; horrek guztiak, ordea, ez du oztopatu gure garaietaraino heldu zaigun elizak batasun estetiko taxuzko eta ederra lortzea.

    Honela azaltzen digu Ramon Leturiondo historialari soraluzetarrak Sorapedian argitaratutako Soraluzeko arkitektura erlijiosoa: Parrokia-elizaren azterketa artistikoa artikuluan.


    Artikuluak