Agarrebeiztei baserria (eu)
Agarrebeiztei / Agarrebeizti | |
---|---|
Izen formala | Agirrebeiztegi |
Bailara | Txurruka |
Altuera | 420 |
Hedadura | 17 Ha |
Kaletik | 4,15 km |
Bertako familia
Elizburu-Ansola
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak bi abizenez osatua ematen du, Agirre eta Beiztegi. Ihi tokia esan nahi omen du.
Agiri heraldikotan agertzen da, eta Soraluzeri dagokionez bi formatan: Beistegui eta Beiztegui; 1562. urtean Beiztegitarrak baziren Soraluzen. Beistegui-ri dagokion armarria: urrezkoa, urrezko bergantina olatu urdin (azur) eta zilarrezkoen gainetik.
1745. urtean baserriaren jabea Pedro Antonio de Belasco zen.
XX mendean etorri ziren Ansolatarrak Agarrebeiztegira bizi izatera. Ortua mantentzen dute oraindik.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (60. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (247 orrialdea)