Aldasoro baserria (eu)

    Sorapediatik
    Aldasoro
    Aldasoro baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Aldasoro
    Bailara Ezozia
    Altuera 250 m
    Hedadura 10 Ha
    Kaletik 2,1 km


    Bertako familia

    Aldazabaltarrak


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Plazentzia bertakoa da Aldasoro abizena, eta aldapako soroa esan nahi du. Armarri zatitua du: lehen esparrua urdinean (azur), urrezko bi lili elkarren ondoan; eta bigarrena zilarrezkoa, bertan otso beltza lau hakatan, mihia gorriz eta gorriz (gules) armatua.

    Ezoziako santutegia Aldasoro lurretan eraiki zen, nahiz eta auzokoek Arritxa parajea nahiago izan. Baina Amabirginak, tokia aukeratzeaz gain, eraikitzeko osagaiak gauero ekartzen zituen Arritxatik Ezoziraino.

    XVIII mendean, Juan Bautista de Aldasoro Mexikora joan zen, eta Miguel bere semea Caballero de Santiago izan zen 1784 urtean.

    Aldasorok bazuen txabola bat mendialdean, XVIII mendeko agirietan la casilla de Aldasoro moduan agertzen dela; aurretik Juan de Aldasoro zen jabea, eta Juan Bautista de Arano gero. Denborarekin Aldasoro-etxetxo baserria bihurtu zuten.

    XVIII mendetik gaur arte Aldazabal sendikoak bizi izan dira Aldasoron, errentan, eta XX mendearen erdialdean baserria erosi zuten.


    Erreferentziak