Teknologia: atzekarga armak (eu)
Ahotik kargatu beharrean, atzetik (errekamaratik) kargatzen diren suzko armak dira.
Abantaila asko dituzte, horietako bat tiro kadentzia altuagoa. Aurrekargakoetan ahotik sartu behar da polbora, zapaldu, bala, zapaldu atzera... tiro egin baino lehen. Atzekargakoetan, jaurtigaiak pieza bakarrekoa izanik, nahikoa da errekamaran sartzea eta tiro egitea.
Beste abantaila garrantzitsua lortzen duten presioa da. Balak atzetik sartuta, errekamara ondo itxita geratzen da eta, polbora lehertzerakoan, ez da indarrik galtzen; modu honetan, balak askoz urrutiago hel daitezke.
Jaurtigaiak: kartutxoak
- Gehiago jakiteko, begira hemen.
Atzekarga sistemen garapena jaurtigaiekin batera egin zen, paraleloan.
Oinarria pistoia hartuta, ederto ikusi zituzten pistoiak polbora-zorroei eransteko abantailak, eta hainbat diseinu bitxi sortzen: Dreyse, Demondion, Gallager & Glandig, Silas Crispin...
Sistema hauek ez zuten arrakasta handirik izan, baina aurki nabarmendu ziren kartutxo modernoen ezaugarriak: polbora-zorro metalikoa, pistoia zorro ipurdian, balak kono formadunak eta kerik gabeko polbora.
Kartutxoek aurrekargako armen arazo asko bideratzen zituen, baina arazo tekniko berria sortu ere: fulminantea ganbara barruan geratzen zenez, kanpotik eragiteko sistema berria (giltza berria) behar zen.
Fusilak
Eskuzko itxitura
Aurreneko itxiturak eskuz erabiltzen ziren; hau da, tiradoreak eskuz zabaltzen zuen errekamara, jaurtigaia sartu eta eskuz itxi.
Sistema desberdinak garatu ziren: Chassepot, Remington, Lefaucheux, Smith & Wesson...
Errepetizio fusilak
1860 inguruan Winchester-ek errepetizio fusila sortu zuen. Palanka baten bitartez, tiradoreak zikloa osatzen zuen atzera-aurrera mugimendu batez: atzerakoan polbora zorroa egotzi eta aurrerakoan jaurtigai berria errekamaran sartu.
Aurki antzeko sistemak sortu ziren: Mauser (Alemania), Lebel (Frantzia), Krag-Jorgensen, Mosin (Errusia), Springfield (EEBB), Lee (EEBB), SML (Britania Handia)...
XX mendean kargadore automatikoak sortu ziren: Polbora gasen indarra erabiliz, zikloa modu automatikoan egiten zen.
Bokatxa
Tiro egiterakoan, atzerako indarrek tiradorearen sorbalda min dezakete. Berau arintzeko, tutuaren puntarako bokatxak asmatu ziren, bertatik ateratzen diren gasak talka moduan aprobetxatzeko.
Lefaucheaux sistema
Casimir Lafaucheaux[1] frantsesak 1836. urtean asmatu zuen alboko leherkaria zuen kartutxoa edo galburu[2] kartutxoa[3]. Asmakizuna aurrekargako armen diseinuan oinarritzen zen. Mota honetako kartutxoek ziria zuten alboan, eta nahikoa zen ziri gainean jotzea (garai bateko "belarritik", esaterako) fulminantea detonatzeko eta honek bolbora pizteko.
Kartutxo hauek konplexuak eta garestiak izateaz gain, kokapen bakarra onartzen zuten, ziria "belarriak" sartu ahal izateko. Hala ere, urte batzuetan arrakasta izan zuen, agian "tradizionaletik" gertu zegoelako. Ia hogei urte geroago (1854) Eugène Gabriel Lefaucheux semeak sistema ezarri zuen errebolbetan.
Erabilitako balazorroa ateratzean arazoak izaten ziren, tiradoreari denbora galarazten edo, trabatzen bazen, arma eta tiradore bera ezerezten. Luis Raimundo Ibarra y Cortazar soraluzetarra, artean tenientea zela, errebolberretako balazorroak automatikoki berez irtetzeko sistema asmatu zuen. 1876 urtean "asmakizunaren babesa" [4] eskatu zuen Espainian, eta 1878an Estatu Batuetan patentatu zuen sistema.
XIX. mendea bukatu arte Lefaucheaux sistemako errifle eta errebolber asko eta asko ekoiztu zituzten Europa osoan, tartean Soraluze La Euscaldunan.
Aipatutako arazoak zirela eta, Lefaucheaux sistema poliki poliki atzera egin zuen eta, azkenean, desagertu egin zen.
Chassepot fusila
1866. urtean Antoine Alphonse Chassepot frantsesak izen bereko zarraila-fusila asmatu zuen.
Errekamara ixteko kautxozko seilua erabiltzen zuen, eta paperezko kartutxoak erabiltzen zituen. Fusilen irismena 1.300 m zen.
El Imparcial egunkariaren arabera (1867/05/30), La Euscaldunak Frantziako armadarentzako 30.000-35.000 Chassepot fusil egiteko eskaera jaso zuen. Gutxi gorabeherako prezioa 60 franko ziren errifle bakoitzeko, sable-baioneta gabe. Eskaera 1868ko abuztuaren amaieran entregatu behar zen. Bitartekari baten bidez lortu zen kontratua, eta honek 84.000 frankoko komisioa eskatu zion Merkataritza Auzitegiari. Sable baionetak beste bitartekari baten bidez azpikontratatu ziren, eta ziurrenik Schnitzler & Kirschbaum enpresak fabrikatu zituen Solingen-en (Alemania).
Hilabete bat lehenago, La Esperanza egunkariak azaldu zuen Frantziako gobernuak saria agindu ziola Zuazubizcar jaunaren Soraluzeko lantegiari, 35.000 Chassepot errifleen emate-epea laburtzeko. Lantegia jo eta ke ari zen, bi tandatan, kontratua betetzeko[5]. Eskaria premiazkoa zenez [6], urrian (1867/10/14) La Esperanza berak nabarmendu zuen Frantziako gobernuak fusil bakoitzeko 30 erreal gehiago eskaini zizkiola Zuazubizcar, Isla y Cía enpresari, hitzartutako data baino lehen entregatzen zuen Chassepot fusil bakoitzeko.
Prusiarekiko gerran (1870) frantsesek Chassepot 1866 fusilak eman zizkien eliteko tiratzaileei.
1874. urtean Bras jeneralak egokitu zuen diseinua: orratza moztu, zarrailan zorroak erauzi eta egozteko sistema ezarri eta orratza tiro egiteko prest utzi. Paperezko zorroen beharrean, metalikoak ere diseinatu zituen. Fusil berrituaren izena Chassepot/Gras modèle 1866 / 1874 izan zen, eta munizioa 11x59 R Gras.
Remington fusilak
(1871 eredua)
Remington Rolling Block sistema 1867an patentatu zuten eta 1867-1918 epean E. Remington and Sons, U.S.A. (Remington Arms) enpresak ekoiztu zuen. Garaiko sistema onena eta aurreratuena zuen errifleak. Aurrekargako armen errekuperazio-sistemetako bat ere izan zen. Soila eta sendoa izanik arrakasta handia izan zuen. Hainbat herrialdetan fabrikatu zuten, kalibre eta kartutxo ezberdinekin, eraztun-perkusiokoa eta perkusio zentralekoa. 1871 modeloko Remington fusila Espainiako armadarako arauzko izendatu zen 1871ko otsailaren 24ko Errege Aginduaren bidez. Oviedoko fabrikan egin zen, eta kalibrea .43 (11 mm) eta kartutxoa 11,15 x 57 R zuen. Kartutxo 11,15 x 57, Espainiako Remington M1869, 1871 fusilarentzat 1871 urte amaieran, armadak 4.000 errifle egiteko eskatu zion La Euscaldunari. Horretarako, Jasotze Batzordea eratu zen 1983ko urtarrilean, Eugenio de la Sala teniente koronela buru zela96 . 1872ko ekainaren 12an, Pedro Zuazubizcarrek Fernando Fernández de Córdoba y Valcárcel Gerra ministro eta Mendigorriako bigarren markesari 1871 modeloko 20.000 Remington fusil fabrikatzea eskaini zion. Une hartan ez zen halako fabrikatzeko ahalmena zuen beste enpresarik.
En la cuenca del Deba se fabricaron para uso civil pistolas de uno y dos cañones, escopetas de uno y dos cañones y carabinas rayadas, con marcas como: P. Guisasola (Éibar), Ibarzabal (Eibar), Orbea Hermanos (Eibar) Eguilus (Eibar) Uriarte Hermanos (Eibar), Marcos Aulestiarte (Eibar), Larrañaga Garate y Cia. (Eibar), Garate-Ucín (Eibar) y La Azpeitiana (Azpeitia), Juan Arluciaga (Placencia) y La Euscalduna S.A. (Placencia). La mayoría de ellos también fabricaron fusiles Remington para los carlistas durante la Tercera Guerra Carlista (1.872-1.876) en calibre 11mm para cartucho 11,15x58 R (Spanish Remington 1.869).
Arma zaharren birmoldaketa
Atzekargako fusilak agertu zirenean, Europako armadak sistema berriaren abantailez baliatzen saiatu ziren. Alde batetik, arma zaharrenak ordezkatu zituzten eta, aldi berean, aurrekargako fusil zaharrak atzekargako bihurtu zituzten.
Snider sistema
Jacob Snider estatubatuarrarak asmatutako sistema (1860). Bloke birakaria zen, eta malguki-kisketak finkatutako lerroan banda edo txarnela bat zuen. Bloke horrek orratza zuen, eta mekanismo osoa eskuinerantz irekitzen zen, modu honetan erabilitako kartutxoa atera eta berri bat sartzeko.
1866. urtean Armada Britaniarrak onartu zuen Enfeld aurrekarga fusilak (1853 eredua) birmoldatzeko. Hurrengo urtetan (1871 arte) 300.000 fusil baino gehiago egokitu zituzten, Indiako Armadak XIX. mende bukaera arte erabili zituela.
14,7 mm kalibrekoa (.577), kaskiloa eskuz atera behar zen edo, askotan, fusila altzatzen zen kaskiloa berez erortzeko. 550 metroko irismena (600 iarda) zuen eta minutuko 10 tiro egiten zituen.
1867.ko otsailaren 9an, Zuazubizcar, Isla y Cía.k bost urterako patentea erregistratu zuen (asmatze-pribilegioa 4.222), errekamaratik kargatzen den suzko armaren sistema, gerra eta ehizarako armentzat erabilgarri. Snider sistemaren bilakaera zen.
Kalkuluen arabera, La Euscalduna fabrikak 30.000 eta 35.000 fusil artean birmoldatu zituen Snider sistemekin.
Berdan sistema
1867. urtean Hiram Berdam amerikarrak beste sistema asmatu zuen, txarnela edo banda sistema izenekoa. Erreza eta eraginkorra zen, tiroa egiterakoan gasen presioek ezin baitzuten ireki, atzeranzko bultzadak are gehiago finkatzen zuelako.
Espainiako Errege Artilleriak sistema hau aukeratu zuen aurrekargako fusilak birmoldatzeko. Horretarako 1859 ereduko fusilei rekaramra gainekaldea kendu eta bertan pieza berria ezarri, banda edo txarnela bidez gorantz zabaltzen zena. 1867-1870 tartean 100.000 fusil baino gehiago bilmoldatu ziren: Eibarko Ignacio Ibarzabal eta Mateo Orbea (50.000), Oviedoko Arma Lantegia eta José de Sar Caballero (40.000) eta Soraluzeko La Euscalduna (10.000).
Berdam beharrean, sistema hau Espainian Berdan Trapdoor (txarnela) edo Berdan sistema moduan ezagutzen zen.
Ehiza eskopetak
Eskakizunak askoz apalagoak dituztenez, ehiza eskopetek ez dute izan fusilen garapen teknologikoa.
Kartutxoak oraindik eskuz sartu behar dira, esateko. Eta atzerako indarrak askoz txikiagoak direnez, bokatxa modukorik ez dute.
Dena dela, XX mende hasieratik bi kainoitako eskopetak gailendu dira.
Erreferentziak
- ↑ Lefaucheaux, Lefacheaux, Lefaucheux edota Lefacheux ere.
- ↑ Galburu kartutxoa, cartouche à broche, cartucho de espiga.
- ↑ Cartucho Lefaucheux. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ "Privilegio de invención", patentea.
- ↑ El gobierno francés ha ofrecido un bonus extra a la fábrica del Sr. Zuazubizcar, en Placencia, para acortar el plazo de entrega del contrato para la fabricación de 35.000 rifles Chassepot. La fábrica está trabajando día y noche en dos turnos para cumplir el contrato (La Esperanza 1867/04/27).
- ↑ Prusiarekiko gerra 1870.eko uztailean lehertu zen.