Totius Regnii Hispaniae Portugalliaeque (eu)
Acuratissima Totius Regnii Hispaniae Portugalliaeque | |
---|---|
Egilea | Frederik de Wit |
Urtea | 1688 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina |
Mapa zertan den
Frederick de Wit (Gouda, 1629/1630 – Amsterdam, 1706) kartografo eta artista izan zen. Bizitza aurrera ateratzeko mapak marrazten, inprimatzen eta saltzen zituena. Mapetan modu askotan agertu ziren izena (Frederic, Frederik, Frederick, Frederico edota Fredericus) eta abizena (de Witt edota de Widt).
Iberiar penintsulaz gain, sasoi berean mapa zehatzagoak ere argitaratu zituen, horietako bat Regnorum Castellæ veteris Legionis et Gallæciæ principatuumque Biscaiæ et Asturiarum accuratissima descriptio izenekoa.
Soraluzeri buruzkoak
Gipuzkoa Bizkaia barruan dago, baina ondo bereiztuta aldi berean.
Inguruko herri garrantzitsuenak, maiuskulaz idatzita, Bilbao, Iruña (Pamplona) eta Baiona (Bayonne). Bigarren mailan, Gipuzkoa barruan, Soraluze, Tolosa, Donostia eta Hondarribia.
Bitxikeriak
Bizkaia barruan Bizkaia bera, Kantabriako ekialdea, Gipuzkoa, Araba eta Errioxa agertzen dira.