Carte historique et geographique d'Espagne et Portugal (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:09, 12 abendua 2023
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Carte historique et geographique des Royaumes d'Espagne et de Portugal divisés selon leurs Royaume et Provinces
    Egilea Henri Chatelain
    Urtea 1705 (edo 1719)
    Hiria Amsterdam
    Tamaina 55,9 x 43,2 zm
    Carte historique et geographique d'Espagne et Portugal (Henri Chatelain 1705).jpg


    Mapa zertan den

    Henri Chatelain Parisen jaio zen, familia hugenot batean, eta abade (pastor) egin zen. Behin baino gehiagotan aldatu zuen bizitokiz: Paris, Londres (1710), Haga (1721) eta Amsterdam (1728).

    Aitarekin aurretik (Zacharie Chatelain, 1723ean hila) eta semearekin gero (Zacharie junior, 1690-1754) Chatelain Frères eta Chatelain & Fils konpaniak ezarri zituen Amsterdamen, mapak argitaratzeko.

    Bere mapak oso arinak dira, eta mota askotako informazioa biltzen dute: historia, geografia, etnologia, heraldika eta cosmografia. 1705-1721 epean Atlas Historikoa argitaratu zuten, zazpi tomotan[1]. Testuak Nicholas Gueudeville, Garillon eta H.P. de Limiers jaunenak dira.

    Espainia eta Portugaleko mapa hau zazpigarren tomoan agertzen da. Geografiaz gain, banaketa politikoak agerten dira, eta hainbat istorio jasotzen ditu. Honetaz gain, mapa txikiagoa dakar, aintzinako hiri eta tribuekin.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze Bizkaian agertzen da. Bizkaia honek Araba, Gipuzkoa, Bizkaia bera eta Kantabriako kostaldea hartzen du. Herri nagusiak Soraluze, Bilbo, Tolosa eta Orduña dira.

    Mapak Espainia eta Portugaleko hiri nagusien zerrenda dakar, bertan topatzeko koordenadekin. Soraluze zerrenda honetan dago.

    Soraluzeko ingurua


    Erreferentziak

    1. Atlas Historique, ou nouvelle introduction à l'Histoire. Atlas Historikoa, edo Historiarako sarrera berria.