Sancho Sanchez de Mendiola (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 02:55, 25 urtarrila 2023
    Sancho Sanchez de Mendiola
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio XV. mendea
    Hil XVI. mendea
    Profila Politikaria


    Gipuzkoako merio nagusia

    Sancho Sanchez de Mendiola, izenak adierazten duenez, Soraluzeko Mendiola baserrian jaiotakoa zen. Sasoi batean Mendiola oso baserri garrantzitsua eta aberatsa zen, eta bertakoak kapareak ziren, eta herriko jauntxoak.

    Familiaren posizioarengatik, eta ezaugarri pertsonalengatik, XV. mendeko azken urteetan Gaztelako Isabel I.ak Gipuzkoako merio nagusia[1] izendatu zuen.

    Hurrengo urteetan bera izan zen Gipuzkoako arduraduna, aginte handikoa, bereziki epailearen eta zerga-biltzailearen lanez arduratzen zela, eta inoiz zeregin militarrez ere. Merioek zeukaten boterearen erakusgarri, aurreko merioarengatik esaten zena: Domenjon de Andia, Gipuzkoako erregia[2].


    Juan Perez de Ubillaren kontrako auzia

    Juan Perez de Ubilla Eibarko merkatari ospetsua zen, inoiz auzitan ibilitakoa, batzutan bera demandan[3] eta bestetan salatua[4]. Izen bereko Juan Pérez de Ubilla eskribauaren osaba ere izan zen.

    XV. mende bukaeran Martin Sanchez de Ibarra lonbardaginarekin[5] tirabirak izan zituen, era azken honek azpijoko maltzurra asmatu zuen merkatariaren aurka.

    Bazen Eibarren Txakel esaten zioten Mendaroko morroia. Eta 1489. urtean Martin Sánchez-ek dirua eta gauzak agindu zizkion Txakeli beronek gezurra esateko Hermandadeko korrejidoreari eta Eibarko alkateari: Juan de Ubilla-k urrezko 6 dukat eman zizkiola eta beste 40 agindu, Txakelek Martin Sanchez de Ibarra hiltzeko.

    Auzia Elgoibarren epaitu behar zen, Gipuzkoako merioaren aurrean; hau da, Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarraren aurrean.

    Epaiketan, egia esan behar zuela zin egin eta gero, Txakelek gezurra esan zuen, Juan Perez de Ubillak dirua eman ziola Martin Sanchez de Ibarea hiltzeagatik. Baina kontraesanetan erori era harrapatu zuten.

    Lekukotasun faltsuaz akusatuta, Sancho Sanchez de Mendiolak zigorra ezarri zion: aho guztixan bost hagiñetik bat kentzeko, eta ondasunak be kentzeko, Hermandadeko kutxarako.

    Zigorra ezartzeko eitxeko orduan, Elgoibarko rolluan edo pikotan, Sancho Sánchez de Mendiola merioak Txakelaz erruki zen, eta hagin bakarra etara eta gero joaten laga zion.


    Sancho Sanchez de Mendiolaren aurkako auzia

    Juan Perez de Ubilla ez zen batere konforme gertatukoarekin.

    Eta epaia betetzeko arduradunaren aurka jotzeko erabaki zuen; merioaren aurka, alegia. 1491. urtean, Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarra postua lagata, auzitan sartu zuen, prebarikazioa egotzita[6]. Demandan berran jasotzen denez, “contando sobre los dientes del dicho Chaquel, le deviera faser sacar más de cinco e aún seys dientes”.

    Azkenian, txarto irten zen bakarra Txakel morroia izan zen, nahiz eta "gizon prestuen" eskutan txontxongiloa baino besterik ez izan.


    Erreferentziak

    • Eibarko Efemeridiak. Kronika Historikua 1936rarte. Nerea Areta Azpiri (Ego Ibarra 2003).
    1. Merio. Wikipedia (euskaraz).
    2. Domenjón de Andia. Wikipedia (euskaraz).
    3. Ejecutoria del pleito litigado por Juan Pérez de Ubilla, vecino de Eibar (Guipúzcoa), con Tomás Traves, inglés, estante en Bilbao (Vizcaya), y Juan de Ibarra, sobre el cobro indebido de ciertos aranceles (1525).
    4. Ejecutoria del pleito litigado por Martín García de Licona, vecino de Deba (Gipuzkoa), con Juan Pérez de Ubilla, vecino de Markina (Bizkaia), sobre el pago de deudas (1519).
    5. Lonbardagina. Lonbardak (kañoiak) egiten dituena.
    6. Ejecutoria del pleito criminal sobre acusar al demandado de no haber cumplido la sentencia en la que se condenó a Chaquel de Mendaro a que se le sacase un diente de cada cinco por haber testificado en falso cuando dijo que el demandante le había ofrecido dinero para matar a Martín Sánchez de Ibarra, Lombardero.
      Juan Pérez de Ubilla, vecino de Eibar, contra Sancho Sánchez de Mendiola, Merino que fue de la provincia de Guipuzcoa, vecino de Placencia. Real Audiencia y Chancillería de Valladolid (1491).