Sancho Sanchez de Mendiola (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 02:40, 25 urtarrila 2023
    Sancho Sanchez de Mendiola
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio XV. mendea
    Hil XVI. mendea
    Profila Politikaria


    Gipuzkoako merioa

    Sancho Sanchez de Mendiola, izenak adierazten duenez, Soraluzeko Mendiola baserrian jaiotakoa zen. Sasoi batean Mendiola oso baserri garrantzitsua eta aberatsa zen, eta bertakoak kapareak ziren, eta herriko jauntxoak.

    Familiaren posizioarengatik, eta ezaugarri pertsonalengatik, XV. mendeko azken urteetan Gaztelako Isabel I.ak Gipuzkoako merioa[1] izendatu zuen.

    Hurrengo urteetan bera izan zen Gipuzkoako arduraduna, aginte handikoa, bereziki epailearen eta zerga-biltzailearen lanez arduratzen zela, eta inoiz zeregin militarrez ere. Merioek zeukaten boterearen erakusgarri, garai bereko beste batengatik esaten zena: Domenjon de Andia, Gipuzkoako erregia[2].


    Juan Perez de Ubillaren kontrako auzia

    Juan Perez de Ubilla Eibarko merkatari ospetsua zen, inoiz auzitan ibilitakoa, batzutan bera demandan[3] eta bestetan salatua[4]. Izen bereko Juan Pérez de Ubilla eskribauaren osaba ere izan zen.

    XV. mende bukaeran Martin Sanchez de Ibarra lonbardaginarekin[5] tirabirak izan zituen, era azken honek azpijoko maltzurra asmatu zuen merkatariaren aurka.

    Bazen Eibarren Txakel esaten zioten Mendaroko morroia. Martin Sánchez-ek dirua eta gauzak agindu zizkion Txakeli beronek gezurra esateko Hermandadeko korrejidoreari eta Eibarko alkateari: Juan de Ubilla-k urrezko 6 dukat eman zizkiola eta beste 40 agindu, Txakelek Martin Sanchez de Ibarra hiltzeko.

    Auzia Elgoibarren epaitu behar zen, Gipuzkoako merioaren aurrean; hau da, Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarraren aurrean.



    Bere jardueran Juan Perez de Ubilla eibartarraren auziaz arduratu zen.

    Urte haietan Juan Perez de Ubilla eibartarra salatu zuten, Martin Sanchez de Ibarra "Lombardero" hiltzeko saiakeraz, sikario bati dirua eskainita.

    Auziaren oinarria sikario honen lekukotasuna zen, Mendaroko Txakel izenekoa bera.

    Baina auzian agertu zutenez, Txakel honek gezurretan zin egin zuen, eta lekukotasun faltsuaz akusatuta bost hortzetatik bat ateratzeko kondenatu zuten.


    Sancho Sanchez de Mendiolaren aurkako auzia

    Denborak aurrera egin ahala, Mendaroko Txakelen kontrako epaia ez zen betetzen, eta Juan Perez de Ubilla ez zegoen batere konforme.

    Azkenean, epaia betetzeko arduradunaren aurka jotzeko erabaki zuen; merioaren aurka, alegia. 1491. urtean, Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarra postua lagata, auzitan sartu zuen, prebarikazioa egotzita[6].

    Auzia zertan bukatu zen ez da ezagutzen.


    1489. urteko maietzian Elgoibarren “Txakel” gatxizena eukan morroiari justizia eitxekua zan Sancho Sánchez de Mendiola plaentxiatarra, Gipuzkuako Hermandadeko merino nausixa. . Kastigutzat ipinitxa eukan aho guztixan, bost hagiñetik bat kentzeko, eta ondasunak be kentzeko, Hermandadeko kajarako.


    Baiña handik gitxira egixa esan bihar izen eban.
    

    Kastigua zein zen hemen jarri

    Kastigua eitxeko orduan, Elgoibarko rolluan ero pikotan, S. Sánchez de Mendiola merinuak errukixa izen etsan Txakeli eta hagin bakarra etara eta juaten laga etsan. Baiña gero, J. Pérez de Ubilla horrekiñ enterau zanian kerellia sartu etsan merinuari, Txakel falsarixo ero gizurteruari “contando sobre los dientes del dicho Chaquel, le deviera faser sacar más de cinco e aún seys dientes” (LXXV, 272).

    Azkenian, txarto urten eban bakarra Txakel morroia izen zan “A pesar de no ser más que un títere en manos de los “honrados” (...) siendo, por supuesto, el único represaliado por los hechos” (LXXV, 271). J.ELORZA-n ustez, holakuak argi erakusten dabe pobrienak zelako txarto tratauta euazan justizixian aldetik. (LXXV, 271-272).


    Erreferentziak

    • Eibarko Efemeridiak. Kronika Historikua 1936rarte. Nerea Areta Azpiri (Ego Ibarra 2003).
    1. Merio. Wikipedia (euskaraz).
    2. Domenjón de Andia. Wikipedia (euskaraz).
    3. Ejecutoria del pleito litigado por Juan Pérez de Ubilla, vecino de Eibar (Guipúzcoa), con Tomás Traves, inglés, estante en Bilbao (Vizcaya), y Juan de Ibarra, sobre el cobro indebido de ciertos aranceles (1525).
    4. Ejecutoria del pleito litigado por Martín García de Licona, vecino de Deba (Gipuzkoa), con Juan Pérez de Ubilla, vecino de Markina (Bizkaia), sobre el pago de deudas (1519).
    5. Lonbardagina. Lonbardak (kañoiak) egiten dituena.
    6. Ejecutoria del pleito criminal sobre acusar al demandado de no haber cumplido la sentencia en la que se condenó a Chaquel de Mendaro a que se le sacase un diente de cada cinco por haber testificado en falso cuando dijo que el demandante le había ofrecido dinero para matar a Martín Sánchez de Ibarra, Lombardero.
      Juan Pérez de Ubilla, vecino de Eibar, contra Sancho Sánchez de Mendiola, Merino que fue de la provincia de Guipuzcoa, vecino de Placencia. Real Audiencia y Chancillería de Valladolid (1491).