Un placentino olvidado. Pedro de Aldazabal (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:41, 6 azaroa 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Izenburua Un placentino olvidado: Pedro de Aldazábal
    Egilea/k Ramiro Larrañaga
    Aldizkaria Programa de fiestas
    Data 1976
    Orriak 39-43
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Artikuluak Pedro de Aldazabal izeneko armagile soraluzetarraren bizi-zertzeladak azaltzen ditu.

    Pedro de Aldazabal-Insausti Azurmendi Soraluzen jaio zen (1774/04/10). Gurasoak, Jose Joaquín eta Josefa, soraluzetarrak ziren ere.

    Frantziako Konbentzioaren Gerra (1793-1795) sortu zenean, orduko gobernuak dei egin zien armagileei beren herrietatik alde egiteko. Modu honetan, 1794 urtean frantses errepublikarrak Soraluzeko Erret Lantegiaz jabetu zirenean (Miranda de Ebroraino heldu ziren), Soraluzen ez zen geratzen ia ez armarik ezta armagilerik ere. Pedro de Aldazabalek ere Soraluzetik alde egin zuen, eta La Carracara (Cádiz) pasa zen, Erret Artilleriandako armagile moduan aritzeko.

    Hurrengo urtean ezkondu zen (1795/12/26), Cádizeko Isla del Leónen, Véjer de la Fronterako Josefa Pérezekin . Bi seme-alaba izan zituzten: Pedro José eta María Angustias Inés.

    Cádiz eta Jerez de la Fronteran aritu eta gero, 1812-1813 urteetan Ceutara pasa zen. Bertan pistoi giltza zituzten pistolak ekoiztu zituen, teknologikoki oso aurreratuak[1].

    Gerra ostean maisu aztertzaile izendatu zuen, eta azken urteetan Ripolleko (Girona) Arma Lantegian egin zuen lan.

    Josefa andrea gaixorik sartu zen Bartzelonako Gurutze Santuaren Ospital Orokorrean (1820/09/12) eta hamabost egun geroago hil zen (1820/09/27). Pedro de Aldazabal, berriz, urtebete geroago hil zen (1821/09/13), Bartzelonako Santa Maria de Jonqueres ospitale militarrean (ofizialen gelan, hori bai).

    Bi gurasoak hilda, Manuela de Aldazabalek (Pedroren arreba) Soraluzera ekarri zituen bi seme-alaba gazteak. Pedro José bertan hil zen, urte gutxira (1824/07/01). Maria Ynes Angustiasek, berriz, askoz urte gehiago hartu zituen (1890/06/15).


    Erreferentziak

    1. Bartzelonako José Estruch arma museoan gordetzen zen ale bat, baina aspaldi saldu zioten bilduma guztia Pariseko Musee de l'Armée-ari.