Historia. Hiribilduaren sorrera (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Aurreko urteetako egoera

    Herrixka zegoen Soraluzen, eta sakabanatua Herlaibian. Inguruan, Osintxun bilduta, Elgoibarren eta Eibarren sakabanatuta.

    Markinako lurraldean, abeltzaintza zereko. Behiak eta txerriak, ardiak ez dira apenas aitatzen.

    Ahaide Nagusien menpe. Soralizen Iruretarrak ziren, (bidea kontrolatzen zuten bi puntutan. Iruren eta Atxurin), eta Arretiakoak ere (bidea Plaza Zaharrran), eta Espillakoak.

    Baina eliza, erret patronatoa izatetik Olasotarren eskuetara, eta geromAbendañotarrak (el Malo hemen sartu)

    Baina hiria sortu zuen bertako biztanleek eskatuta (eta ez erregeak bultzatuta). Izatez, lau urte aurretik (1339) Soraluzek alkate eta guzti zuen, Pedro Ruyz de Aguirre izenekoa.

    Soraluze sortu zenean, tirabirak jauntxoekin. Elizabatena zen, eta barruan bestebatek esparrua eskuratu etxea egiteko. Ea Irurekoak zeinenak ziren.

    Markina inguruko hiribilduak

    XIV. mendeko krisia pasata, Gaztelako erregeak berriro ekin zioten hiribilduak sortzeari. Eta hurrengoak Markina ingurukoak izan ziren. Arrazoia, probintzien arteko muga izanik, bertako jauntxoek alde batetik bestera pasatzen zirela lapurretak egiteko. Bertakoen bizilagunen kalterako izateazgain, Arabako lautadatik itsasorako bideari ere eragiten zion, merkataritza oztopatuz.

    Horregatik, 1335. urtean hasi ziren inguruko herrixkei hiri gutunak ematen eta, garrantzitsua zena, jauntxoen azpitik askatzen erregearen menpera ekartzeko. Lehena Elgeta izan zen (1335 “…en la puebla nueva que se face en los campos de Maya, a la cual puebla ponemos nombre Elgueta, que es frontera de Vizcaya…”); eta Deba gero (1343).

    Urte hartan bertan Markinako merindadekoak etorri ziren, beti aurretik zeuden herrixkak aprobetxatuz: Placencia de Soraluce lehenik (1343), Villanueva de San Andres (Eibar) eta Villamayor de Marquina (Elgoibar) hiru urte geroago eta,

    Azkenik, Tello Gaztelakoak (Pedro I.ren erregearen anaiordea eta ezkontzaz Bizkaiko Jauna) Markina bera sortu zuten (1355) geratzen zen barrutian. Izena, lurraldearena eman zioten. Eta hurrengo urtean Elorrio (1356).

    Ahaide NagusiakmSoraluzeren inguruan

    Soraluzeko elizaren patroiak Elgoibarko Olasotarrak ziren (gero Abendañotarrak etabar). Honek esan nahi du Sorlauzeko jauntxoak zirela, zeharka bada ere: Soraluzeko nekazari eta abeltzain guzti guztiek ordaindutako “hamarrena” beraiek jasotzen zuten eta.

    Sorlauzeko jauntxoak, Olasotarrak (eta Abendañotarrak gero) ganboatarrak ziren. Inguruan beste ganboatar gehiago baziren: Olaso (Elgoibar), Balda (Azkoitia), Jaolaza (Elgeta). Baina oinaztarrak ere: Irure (Soraluze), Unzueta (Azitain), Ozaeta (Bergara) eta Gabiria (Bergara).

    Gogoa Soralizen eskua sartzeko.


    Soraluzeren sorrera

    Gure inguruna, Soraluze, Eibar era Elgoibar. Hiri gutuna gordetzen den bakarra Elgoibarkoa: jaso hemen zergatiak

    Algecieaseko setioa

    Soraluzeko jendea Algecirasen, nola joan eta zeintzuk. Gipuzkoako soldadu saldoaren buru Beltran Vèlez de Guevara y Haro, ganboatarra.

    1343. urtean Gaztelako Alfonso XI-k Algeciras-i setioa jarri zion (hurrengo urtean hartu zuen).

    Placencia de Soraluceren hiri gutuna

    Urte hartako urriak 15ean Placencia de Soraluce sortzeko hiri gutuna eman zuen. Guvantesen hiztegian 1802 urtean jasotzen denez:

    Hiribildu hau Gaztelako errege Alonso XI jaunaren aginduz 1337an sortu zen, Soralucen bizi ziren Markinako gizonek, garai hartan bailarako izena, eta Herlaibia-ko tokian bizi zirenek herri hau sortzeko, Placencia izendatuz, eta hesitzeko eta eliza bertan egiteko: Logroñoko forua eman zien biztanleei, eta herriari behar zituen mugak. Eta hau dena Algeciraseko Errealean 1281 aroan, 1343 urteko urriak 15ean emandako pribilegioz, Gipuzkoan merino nagusia Beltran Velez de Guevara zela, probintziako jendeez errege zerbitzuan zela aipatutako plazaren setioan.

    Algeciras hartzeko erregeak bildu zituen tropen artean Gipuzkoako saldoa zegoen, probintziako merinoa zen Gebarako Beltranek agintepean, eta tartean soraluzetar batzuk omen.

    Batzuen arabera, soraluzetarrek erakutsitako adorea saritzeko erregeak hiri bildua sortzeko hiri gutuna eman zien… baina gauzak ez ziren honen politak izango. Gaztelako erregeari Debarroko erregebidea babestea interesatzen zitzaion, eta bertako jauntxoen boterea apaltzea; Bergara eta Elgeta eratuta, hurrengo herrixka Soraluze zen, eta hiri gutuna eman zion; gero, beti itsaso aldera mugitzen, Elgoibar eta Eibar etorri ziren.

    Sortzeko arrazoiak

    1346ean sortuak. Zer zuten amankomunean Eibar eta Elgoibarrek Soraluzekin


    Soraluzeko forua

    (begiratu Sorapedia)
    

    Beste herri eta hiri askoren moduan, Logroñoko forua eman zion. Foru honek hirubilduko biztanleen eskubideak eta betebeharrak zehazten zituen, jauntxoen nahikerietatik askatuz.


    Hurrengo urteak

    Izurri beltza

    Soraluze sortu eta bost urteetara (1348) izurri beltza etorri zen. Nafarroan biztanleen %50tik %70ra hil omen ziren. Soraluzen ez zen hilgo askoz gutxiago.

    Hala ere, ez zen berez desagertu. Nafarroan 1361-2, 1373-4, 1382-3, 1387 eta 1395 urteetan. XV., XVI. eta XVII. mendeetan berragerpenak ere errepikatu egiten dira XVIII. mendera arte, guztiz desagertzeko Euskal Herrian. [1].

    Ahaide Nagusiak hiribilduaren barruan

    Soraluzeri hiri gutuna eman eta gero, Loyola izeneko zaldun bati (Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en anaia, nahiz eta abizen desberdinak izan!) lur sailak eman zizkion Soralzuen bertan, eta honek Loiola etxea sortu zuen.

    Eliza ez zen egin, olasotarrengandik ezin hanka egin.

    Soraluze sortu zenean, esperotakoa zen elizaren patroiak eragina izatea hiribildu berrian. Baina oinaztarrak mugitu ziren, eta bi mesede lortu zituzten erregearengandik. Alde batetik, hiribildu berriak harresia eta eliza berria jaso beharko zituen, modu honetan Olasotarren menpetik askatzeko. Eta, bestetik, Juan de Loiola kapare oinaztarrak esparrua lortu zuen etxe bat eraikitzeko.

    Eliza berria ez zen egin, hiribildua sortu (1343) eta bost urtetara (1348) izurri beltza etorri zelako. Biztanleen herena edo erdia hil zenez, hurrengo urteetan ez zen dirurik elizaberritan erabiltzeko. Baina Loiolatarrak etorri etorri ziren, eta beraien etxea eraiki: Loiola etxea, gaur egun kooperatiba dena (Kalebarren 4). Eta urte batzutara beste kapare oinaztarrek, Iruretarrek, Ormaetxea eraiki zuten (Santa Ana 12).


    Nafarroan atzera (1368-73)

    Karlos II.a Nafarroakoa (1332-1387),Evreuxkoa edo ‘’Gaiztoa’’ ere deitua, 1349. urtean egin zuten nafarroako erregea.

    Aurki lanetan hasi zen mendebaldeko lurrak berreskuratzeko, ehun eta berrogei urte lehenago galduak. Hala, 1350. urtean Gipuzkoa ekialdeko lau famili nagusiak bere menpean jarri zituen, urteko 900 liberak ordainduta. Hurrengo urtean Oñatiko jaunaren txanda izan zen, honi Lizarraldeko hiru herri eman zizkiola; bost urte geroago urteko 200 liberako errentak, eta 1363. urtean hainbat herrietako zergak ere.

    Urte hartan Nafarroako Karlos IIa eta Aragoiko Pedro IVa Uncastillon bildu ziren, Gaztelako erresuma elkarren artean banatzeko asmoz… irabaztzen bazuten. Oso egoera egokia zen, Gaztelan gerra zibila zelako orduko erregea (Pedro I.a) eta honen anaiordearen artean (geroko Enrike II.a).

    Karlos II.ak Gipuzkoa, Bizkaia[2], Araba eta Errioxa konkistatu zituen (1368), eta bost urtetan berarentzat gorde. Baina Gaztelako gerra bukatu zenean (1369), Enrike II.ak lurraldea berrantolatu eta gero atzera bota zituen nafarrak (1473).


    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    • Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik (Historia apur bat). Urtzi Reguero Ugarte (Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 2021).
    • La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
    1. Oraindik 1564. urtean izurrite batek Logroño jo zuen hilkortasun handia eraginez. Agiri historikoetan ‘’pestilencia’’ deitu zioten, eta XXI. mendeko ehorzketa leku batzuetako ADN azterketek demostratu dute ‘’Yersinia pestis’’ izan zela Logroñokoaren kausa.
    2. Bizkaiako jauna