Historia. Hiribilduaren sorrera (eu)
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Aurreko urteetako egoera
Herrixka zegoen Soraluzen, eta sakabanatua Herlaibian. Inguruan, Osintxun bilduta, Elgoibarren eta Eibarren sakabanatuta.
Markinako lurraldean, abeltzaintza zereko. Behiak eta txerriak, ardiak ez dira apenas aitatzen.
Ahaide Nagusien menpe. Soralizen Iruretarrak ziren, (bidea kontrolatzen zuten bi puntutan. Iruren eta Atxurin), eta Arretiakoak ere (bidea Plaza Zaharrran), eta Espillakoak.
Baina eliza, erret patronatoa izatetik Olasotarren eskuetara, eta geromAbendañotarrak (el Malo hemen sartu)
Baina hiria sortu zuen bertako biztanleek eskatuta (eta ez erregeak bultzatuta). Izatez, lau urte aurretik (1339) Soraluzek alkate eta guzti zuen, Pedro Ruyz de Aguirre izenekoa.
Soraluze sortu zenean, tirabirak jauntxoekin. Elizabatena zen, eta barruan bestebatek esparrua eskuratu etxea egiteko. Ea Irurekoak zeinenak ziren.
Markina inguruko hiribilduak
XIV. mendeko krisia pasata, Gaztelako erregeak berriro ekin zioten hiribilduak sortzeari. Eta hurrengoak Markina ingurukoak izan ziren. Arrazoia, probintzien arteko muga izanik, bertako jauntxoek alde batetik bestera pasatzen zirela lapurretak egiteko. Bertakoen bizilagunen kalterako izateazgain, Arabako lautadatik itsasorako bideari ere eragiten zion, merkataritza oztopatuz.
Horregatik, 1335. urtean hasi ziren inguruko herrixkei hiri gutunak ematen eta, garrantzitsua zena, jauntxoen azpitik askatzen erregearen menpera ekartzeko. Lehena Elgeta izan zen (1335 “…en la puebla nueva que se face en los campos de Maya, a la cual puebla ponemos nombre Elgueta, que es frontera de Vizcaya…”); eta Deba gero (1343).
Urte hartan bertan Markinako merindadekoak etorri ziren, beti aurretik zeuden herrixkak aprobetxatuz: Placencia de Soraluce lehenik (1343), Villanueva de San Andres (Eibar) eta Villamayor de Marquina (Elgoibar) hiru urte geroago eta,
Azkenik, Tello Gaztelakoak (Pedro I.ren erregearen anaiordea eta ezkontzaz Bizkaiko Jauna) Markina bera sortu zuten (1355) geratzen zen barrutian. Izena, lurraldearena eman zioten. Eta hurrengo urtean Elorrio (1356).
Soraluzeren sorrera
Gure inguruna, Soraluze, Eibar era Elgoibar. Hiri gutuna gordetzen den bakarra Elgoibarkoa: jaso hemen zergatiak
Soraluzeko jendea Algecirasen, nola joan eta zeintzuk. Gipuzkoako soldadu saldoaren buru Beltran Vèlez de Guevara y Haro, ganboatarra.
1343. urtean Gaztelako Alfonso XI-k Algeciras-i setioa jarri zion (hurrengo urtean hartu zuen). Urte hartako urriak 15ean Placencia de Soraluce sortzeko hiri gutuna eman zuen. Guvantesen hiztegian 1802 urtean jasotzen denez:
Hiribildu hau Gaztelako errege Alonso XI jaunaren aginduz 1337an sortu zen, Soralucen bizi ziren Markinako gizonek, garai hartan bailarako izena, eta Herlaibia-ko tokian bizi zirenek herri hau sortzeko, Placencia izendatuz, eta hesitzeko eta eliza bertan egiteko: Logroñoko forua eman zien biztanleei, eta herriari behar zituen mugak. Eta hau dena Algeciraseko Errealean 1281 aroan, 1343 urteko urriak 15ean emandako pribilegioz, Gipuzkoan merino nagusia Beltran Velez de Guevara zela, probintziako jendeez errege zerbitzuan zela aipatutako plazaren setioan.
Algeciras hartzeko erregeak bildu zituen tropen artean Gipuzkoako saldoa zegoen, probintziako merinoa zen Gebarako Beltranek agintepean, eta tartean soraluzetar batzuk omen.
Batzuen arabera, soraluzetarrek erakutsitako adorea saritzeko erregeak hiri bildua sortzeko hiri gutuna eman zien… baina gauzak ez ziren honen politak izango. Gaztelako erregeari Debarroko erregebidea babestea interesatzen zitzaion, eta bertako jauntxoen boterea apaltzea; Bergara eta Elgeta eratuta, hurrengo herrixka Soraluze zen, eta hiri gutuna eman zion; gero, beti itsaso aldera mugitzen, Elgoibar eta Eibar etorri ziren.
Soraluzeri hiri gutuna eman eta gero, Loyola izeneko zaldun bati (Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en anaia, nahiz eta abizen desberdinak izan!) lur sailak eman zizkion Soralzuen bertan, eta honek Loiola etxea sortu zuen.
Elgoibar eta Eibar
1346ean sortuak. Zer zuten amankomunean Soraluzekin
Soraluzeko forua
(begiratu Sorapedia)
Beste herri eta hiri askoren moduan, Logroñoko forua eman zion. Foru honek hirubilduko biztanleen eskubideak eta betebeharrak zehazten zituen, jauntxoen nahikerietatik askatuz.
Izurri beltza
Soraluze sortu eta bost urteetara (1348) izurri beltza etorri zen. Nafarroan biztanleen %50tik %70ra hil omen ziren. Soraluzen ez zen hilgo askoz gutxiago.
Hala ere, ez zen berez desagertu. Nafarroan 1361-2, 1373-4, 1382-3, 1387 eta 1395 urteetan. XV., XVI. eta XVII. mendeetan berragerpenak ere errepikatu egiten dira XVIII. mendera arte, guztiz desagertzeko Euskal Herrian. [1].
Nafarroan atzera (1368-73)
Karlos II.a Nafarroakoa (1332-1387),Evreuxkoa edo ‘’Gaiztoa’’ ere deitua, 1349. urtean egin zuten nafarroako erregea.
Aurki lanetan hasi zen mendebaldeko lurrak berreskuratzeko, ehun eta berrogei urte lehenago galduak. Hala, 1350. urtean Gipuzkoa ekialdeko lau famili nagusiak bere menpean jarri zituen, urteko 900 liberak ordainduta. Hurrengo urtean Oñatiko jaunaren txanda izan zen, honi Lizarraldeko hiru herri eman zizkiola; bost urte geroago urteko 200 liberako errentak, eta 1363. urtean hainbat herrietako zergak ere.
Urte hartan Nafarroako Karlos IIa eta Aragoiko Pedro IVa Uncastillon bildu ziren, Gaztelako erresuma elkarren artean banatzeko asmoz… irabaztzen bazuten. Oso egoera egokia zen, Gaztelan gerra zibila zelako orduko erregea (Pedro I.a) eta honen anaiordearen artean (geroko Enrike II.a).
Karlos II.ak Gipuzkoa, Bizkaia[2], Araba eta Errioxa konkistatu zituen (1368), eta bost urtetan berarentzat gorde. Baina Gaztelako gerra bukatu zenean (1369), Enrike II.ak lurraldea berrantolatu eta gero atzera bota zituen nafarrak (1473).
Erreferentziak
- La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
- Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik (Historia apur bat). Urtzi Reguero Ugarte (Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 2021).
- La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
Burdinolak (XV mendeko atalean sartu)
Burdina aspalditik lantzen zen Euskal Herrian, baina erabilitako teknologia (haizeolak) ez zen oso emankorra, eta ekoizpena eskasa zen, kalitatean zein kopuruan.
Baina XIII. eta XV. mendeen artean iraultza modukoa gertatu zen. Alde batetik, uraren energia erabiltzen hasi ziren, eta burdinolak Gipuzkoa osora zabaldu ziren; ondorioz, ekoizpena asko handitu zen. Bestetik, teknologia berriak zabaldu ziren, oso burdin ona sortzen ahalbidetu zutena.
XVI. mende hasieran, berriz, martineteak[3] sortu ziren, burdinola nagusietan sortutako totxoak luzatzeko. Soraluzek bi ezaugarri zituen burdinolak sortzeko: mendiko erreka ugari eta oparoak alde batetik, eta aldapak (Gipuzkoa osoko herri aldapatsuena da). Beraz, oso toki egokia zen burdina lantzeko.
Honetaz gain, lehengaia landu beharrean, arma zuriak ekoizten hasi zen, inguruko herrien modua; hau da, balio erantsia handiagoa zen. (Zaharrenak aipatu hemen)
- ↑ Oraindik 1564. urtean izurrite batek Logroño jo zuen hilkortasun handia eraginez. Agiri historikoetan ‘’pestilencia’’ deitu zioten, eta XXI. mendeko ehorzketa leku batzuetako ADN azterketek demostratu dute ‘’Yersinia pestis’’ izan zela Logroñokoaren kausa.
- ↑ Bizkaiako jauna
- ↑ Burdinola txikiak edo tiraderak.