Alkabalak (eu)
Alkabala[1] Gaztelako Koroak salerosketaren gain kobratzen zuen zergarik garrantzitsuena zen.
1507. urtetik aurrera herri bakoitzak ordaindu beharrekoa behin-betiko finkatu zenez, Soraluzek Gipuzkoan zuen pisu ekonomikoa antzemateko balio dute.
Alkabala zer zen
Alkabala salerosketaren gaineko zerga zen, gaur eguneko BEZaren antzekoa.
Zerga hau justizia eta, batez ere, defentsa gastuei aurre egitekoa omen zen; horregatik, gerra Gipuzkoan egiten zenean, eta probintziak soldaduak eta armak jartzen zituenean, zerga hau apaltzen zen.
Gaztelako Koroak hainbat zerga zituen indarrean, baina gehienetan kapare eta nobleak salbuetsita zeuden. Behe Ertaroko azken mendeetan Gipuzkoan eta Bizkaian kaparetasun unibertsalaren teoria gailendu zen; hau da, gipuzkoar eta bizkaitar guztiak kapareak omen ziren eta, beraz, hainbeste zergetatik salbuetsita geratzen zirela. Hala ere, itsasoko hamarrenak, burdinolen eskubideak eta alkabala ez ziren desagertu.
Horregatik, alkabala Gaztelako Koroak kobratzen zuen zergarik garrantzitsuena zen. Hamarrenak handiagoak ziren, baina hauek Elizak kobratzen zituen (edo, hobeto esanda, eliza bakoitzaren patroiak). Beraz, koroarentzat alkabalak berebiziko garrantzia zuen arlo ekonomikoan.
Modu batean edo bestean, zerga honek mendeak iraun zituen indarrean, 1845. urtean ezabatu zuten arte.
Alkabalaren bilakaera
Hasiera batean, alkabala aldakorra zen, salerosketen araberakoa. Zuzenean kobratu beharrean, erregeek urteko enkantera ateratzen zuten, merindadeka. Soraluze, eta Gipuzkoa ere, Ebro Handiko merindadean zeuden[2].
1489. Akuradunarekin kexu
Enkantearen irabazleak zerga herriz herri kobratzeko ardura hartzen zuen eta, beti beren interesen alde, zergapekoak estutzen zituen arauak bere alde interpretatuz.
1488. urtean gipuzkoarrak kexu agertu ziren orduko akuradunarekin, eta Errege Katolikoek agindu zuten kobratzerakoan gipuzkoarrak gizalegez tratatzeko (1489/01/24)[3].
1498-1500. Soraluzeko alkabala
1501. urtean, Martín de Saloguen soraluzetarrak eskatuta, Diego Martines de Aloriak, alkabalen erret diruzainak, ordain gutuna eman zion. Bertan agertzen zen Soraluzek aurreko hiru urtetan ordaindutakoa[4]:
- 1498 urtean 18.599 marabedi.
- 1499 urtean 17.753 marabedi.
- 1500 urtean 18.630 marabedi.
1507. Hiribildukako banaketa
Hiribildu eta herrietatik jasotako demandak zirela eta, Errege Katolikoak enkante sistema albo batera laga eta banaketa sistema probatu zuten, encabezamiento izenekoa. Sistema honen arabera, herri multzoak[5] edota hiribildu bakanak alkabala kobratzen arduratuko ziren.
1500. urte inguruan lehengo saioak egin eta gero, 1504. urtean Rodrigo de Nuñez korregidoreari agindu zioten Ebroz Handiko Merindadean zein hiribilduk nahiko zuen sistema berrian jarraitu. Ia denak ados agertu ziren, Getaria, Zumaia, Asteasu eta Villabona salbu.
Gainontzeko herri multzoek eta hiribilduek ituna sinatu zuten korregidorearekin, eta erregeek onespena eman zuten (Burgosen 1507/02/16). Gipuzkoako herriek (Getaria, Zumaia, Asteasu eta Villabona kenduta) 1.181.718½ marabedi ordaindu behar zituzten guztira; eta hortik Soraluzek 18.630 marabedi.
Alkabala kobratzeko, herri multzo zein hiribildu bakoitzak bere erara antolatu zen. Batzuk horretarako propio kargu berriak sortu zituzten, baina gehienek enkantean atera zuten lan hau, tartean Soraluze.
1509. Behin betiko kopurua
Banaketa sistema honek bazuen, ordea, alde eskasa: noizean behin alkabaletan ordaindu beharreko zergak birkalkulatu behar ziren. Eta hau ez zen ona, ez erregearentzat ezta ordaintzaileentzat ere: ezin epe luzeko erabakiak hartu, hurrengo urteetan zenbat kobratu/ ordaindu behar zituzten ez zekitelako.
Horregatik, negoziazioak hasi ziren alkabala hauek “behin betiko” finkatzeko. Gipuzkoarren ordezkaria Juan Peres de Çabala bergararra izan zen, eta beste aldean Erret Ogasunaren kontulari nagusiak izan ziren.
Juan Pérez de Zabala eta erret kontulari nagusiek akordio batetara heldu ziren, eta erregeak onespena eman zion (1509/05/12). Soraluzerako, hurrengo urteetako alkabala 18.630 marabeditan geratu zen[6].
Tartean, Fernando II. Katolikoaren eta Frantziako Frantzisko I.aren arteko gerrak zirela eta, frantses armada Gipuzkoako muga zeharkatu zuen. Bertako herriek izangako gastuak berdintzeko, Fernando erregeak agindu zuen Donostia, Segura, Errenteria eta Oiartzuni alkabala 96.000 marabeditan murrizteko. Gainontzeko hiribilduen demanden aurrean, azkenean murrizketa hori Gipuzkoa osoari zabaltzeko agindu zuen (1509/05/18)[7]. 96.000 marabeditako murrizketa hori 1514.ean ezarri behar zenez, urte hortatik aurrera Soraluzek urteko ordaindu beharreko alkabala 16.232 ½ marabeditan geratu zen.
Nabarmentzekoa da Juan Peres de Çabala bergararrak hartutako konpromezua: Gipuzkoako edozein hiribilduk zen herrik ez bazuen hitzartutako alkabala ordaintzen, Juan Pérez berak bere ondasunetik pagatuko zuen.
1509: egokitzapenak
Hilabete geroago, Joana erreginak Fernando aitaren agindua egokitu zuen (Valladolid 1509/12/04), baina Soraluzeko kopuruak ez ziren aldatu.
Soraluze Gipuzkoan
Gaur egun biztanletan Gaur egun PIBean Gipuzkoa osoa. Placencla. 17232 ½
Soraluzeko alkabala
Ez da agiri askorik geratzen Gipuzkoan alkabala zelan kobratzen zen herrietan. Orain arte Soraluzeko agiriak ziren bakarrak (1505, 1506, 1517)), baina azken urteetan Zizurkilekoak ere agertu dira. Gorago jaso denez, Soraluzeko Udalak alkabala zuzenean ordaintzeko ardura hartu zuenean (Burgosen 1507/02/16) enkantera atera zuen; ez zuen egiturarik sortu berak kobratzeko. Alkabalak kanpoko merkataritza zergapetzen zuen (salbuespen batzuekin) eta higiezinak ere.
1505.eko alkabala
Tasas que podía cobrar el arrendador de la alcabala foránea de Placencia de las Armas en 1505: 1 carga de trigo 6 maravedíes 1 carga de vino 1 azumbre 1 carga de aceite de 12 arrobas 2 libras 1 carga de pluma 50 maravedíes 1 carga de lino 40 maravedíes 1 puerco 2 maravedíes 1 mulo o mula 20 maravedíes 1 buey o una vaca 10 maravedíes 1 quintal de cera 100 maravedíes 1 carga de sebo 25 maravedíes Resto de ropas, cosas, pescado cecial, zapatos y mercancías que traen los mercaderes foráneos De cada 20 maravedíes 1 maravedí Cada millar de sardinas saladas o harinadas 2 maravedíes 1 carga de sal Una cuarta de emina Venta de tierras, heredades y casas de los vecinos De cada 30 maravedíes 1 maravedí
Salbuespenak ere izan ziren: Las candelas traídas por los foráneos................. Exentas del pago de alcabalas. El pan cocho traído por los foráneos.................. Exento del pago de alcabalas. Los bueyes y vacas que se trajeren de fuera de la jurisdicción para la cofradía .................. Exentos del pago de alcabalas. El pescado fresco que trajeran las mujeres a cuestas incluidas las sardinas ...................... Exentos del pago de alcabalas El pescado fresco que llevaren los mulateros.... Exentos del pago de alcabalas hasta 6 pescados, 12 besugos y 100 sardinas. Las sardinas saladas que trajeran las mujeres a cuestas....................................... Exentas del pago de alcabalas hasta 100 sardinas si no son para la reventa.
1506.eko alkabala
1517.eko alkabala
1517/02/02ean Soraluzeko Udalak indarrean ziren alkabalak berretsi zituen, eta hainbat egokitzapenekin[8]
Alkatea Juan Martines Aurrekoa las otras rropas e cosas e pescado çeçyal e çapatos e mercaderías que traen [los foranos, de veynte] / maravedís, un maravedí Oraingoa semejantes mercaderías, así commo rropas de panno [e pescado] / çeçial e çapatos e las otras mercaderías, que ayan de pagar de çinquenta maravedís, un maravedí,
los çapatos que traxiesen de Marquina los moços d’ella, que non ayan de pagar a[delante,] / salvo todos los otros de fuera parte.
e los pusieron en benta la dicha forania de alcabala d’este dicho anno e se rremató en Lope (…)(de Urruz)/carate, por contía de quatro ducados de oro e diez rreales de plata,
Erreferentziak
- ↑ Alkabala. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Merindad de Allende Ebro.
- ↑ Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa. Pablo Gorosabel (Tolosa 1882).
- ↑ Carta de pago expedida por el Tesorero de Rentas al concejo de Placencia, por el pago de la alcabala de ciertos años. Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.
- ↑ Tartean herri burua izendatzen zen, bera zergak kudeatzeko. Hortik gaztelerazko izena: encabezamiento.
- ↑ Obligación hecha por el Bachiller Juan Pérez de Zabala, apoderado por Guipuzcoa, de responder con sus bienes y rentas de las alcabalas que no pagasen las villas y lugares de la Provincia, según estaban encabezadas. Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.
- ↑ Real cédula del Rey D. Fernando, ordenando a sus Contadores Mayores rebajen 96.000 maravedís del encabezamiento de las alcabalas a toda Guipuzcoa y no sólo a las villas de San Sebastián, Segura, Rentería y Oyarzun, como en principio habían hecho. Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.
- ↑ Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.