Oreka Art. Erakusketak. Bigarren aldia (eu)
- Oharra: Lehen aldiko erakusketak ikusteko, sakatu hemen.
Bigarren aldiko erakusketak (2021 >>)
Oreka Art galeria Alberto Ramirez soraluzetarrak sortu eta bultzatu du, Oreka Art izenarekin hasieran, eta Almacén de arte Oreka Art gero.
2009ko uztailean zabaldu zuen lehen aldiz, egoitza Gabolats kaleko 28 zenbakian zuela (Banderakoa etxea). Bi urte pasatxo iraun zuen zabalik, eta tarte horretan 25 erakusketa antolatu zituen.
Hamar urte beranduago, 2021ko martxoan hain zuzen, bigarren aldiz zabaldu zuen, Almacén de arte Oreka Art izenarekin[1]. Areto berria Gabolats 9-11ko behean dago.
Geroztik, eta aurreko aldian egin zuen moduan, hilero hilero erakusketa bat antolatzen du. Horietako batzuk ezaugarri bereziak izan dituzte. Esateko, 2022.eko martxoan Victor Arrizabalagaren Hitzen txokoa erakusketarekin batera eskultura erraldoia ezarri zuten Plaza Barrian. Edo urte bereko ekainean, Victor Peñalver margolariaren Diskurtsoari gorazarre erakusketa bikoitza izan zen: zati bat Oreka Art aretoan erakutsi zuten, eta beste zatia Kulturguneko erakusketa-gelan.
2021. urtea
2021/03 Askoren artean Emakumeari omenaldia |
2021/06 Julio Mendikute Baso Isila |
2021/07 Juan Ayesta Margolanak |
2009/11 Aitor Etxeberria |
2009/12 Jesus Churruca Pintura figuratiboa |
]]
|-
| 2021/07 ||
Margolanak
| style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: | 200px]]
|-
| 2021/09 || Juan Manuel Arruabarrena
Diàlogos ìntimos
| style="background:gainsboro" |
|-
| 2021/10 || Vicente Iriondo
Aztarnak
| style="background:gainsboro" |
|-
| 2021/11 || Manolo Oyonarte (Manuel Ortega Oyonarte)
Pensando lo impensable
| style="background:gainsboro" |
|}
2022. urtea
Erreferentziak
- ↑ Oreka Art se estrena con un homenaje a la mujer. Nerea Isasti (Diario Vasco 2021/03/21).
- ↑ Versión de arte programako elkarrizketa (2022) ikusteko, sakatu hemen.