Atlas Novus Terrarum Orbis (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:23, 26 ekaina 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Atlas Novus Terrarum Orbis. Regnorum Hispaniae et Portugalliae
    Egilea Johann Baptiste Homann
    Urtea 1731
    Hiria Nuremberg
    Tamaina
    Atlas Novus Terrarum Orbis (J.B. Homann 1731).jpg


    Mapa zertan den

    Johann Baptist Homann 1664an jaio zen Oberkammlachen (Alemania). 1702an sortu zuen bere negozioa Nuremberg-en (Alemania). Herbeeretako mapa inprimatzaileen urte luzeko aginte ostean, Homann argitaletxea Alemaniako mapa eta atlas ekoizle garrantzitsuena bihurtu zen. Bere lehen atlas argitaratu eta gero (1707), Johann Baptiste Homann Berlingo Zientzia Akademiako kide bihurtu zen. Nurembergen hil ondoren (1724), Johann Christoph semeak gidatu zuen enpresa. Azken hau hil ondoren (1730) argitaletxea oinordekoek hartu zuten eta hurrengo mendera arte Homann oinordekoak izenarekin jarraitu ziren.

    Atlas hau sortu baino hamar urte lehenago (1720), Espainia eta Portugaleko mapa atera zuen: Regnorum Hispaniae et Portugalliae.

    1731. urtean munduko atlasa argitaratu zuen, Atlas Novus Terrarum Orbis izenekoa, bertan ehun mapa baino gehiago jasotzen zituela.


    Soraluzeko ingurua

    Soraluzeri buruzkoak

    Hamar urte lehenago ez bezela, Soraluze modu nabarmenean agertzen da, bai ikurraz zein letra tamainaz.

    Gainera, Durangotik Tolosarainoko errege bidea agertzen da (herrian Iruretik sartzen eta Irukurutzetatik irtetzen zena).


    Bitxikeriak

    Bizkaiak esparru handia hartzen du: Kantabriako Santillanatik Bidasoaraino itsasaldetik, eta lehorrean Ebro ibairaino. Barruan Gipuzkoa (Ipuscoa), Araba, Bizkaia (Bifcaia) eta Kantabria erdia hartzen zuen.

    1720. urteko mapan Frantziako errege-bide berria[1] marraztu bazuen ere, mapa honetan bide zaharra marraztu zuen: Gasteiztik Agurainera eta handik, San Adrianetik barrena, Segura, Ordizia eta Tolosara.


    Erreferentziak

    1. Gasteiztik abiatu eta Gatzagatik Arrasatera; handik, Oñatitik, Urretxu, Ordizia, Tolosa, Irun, Donibane Lohitzune eta Baiona.