Regnorum Hispaniae et Portugalliae 1720 (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:24, 26 ekaina 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Regnorum Hispaniae et Portugalliae Tabula generalis de l'Isliana aucta et ad Usum Scholarum novissime accomodata
    Egilea Johann Baptiste Homann
    Urtea 1720 ggb
    Hiria Nuremberg
    Tamaina 58,9 x 48,7 zm
    Regnorum Hispaniae et Portugalliae (Homann 1720).jpeg


    Mapa zertan den

    Johann Baptist Homann 1664an jaio zen Oberkammlachen (Alemania). 1702an sortu zuen bere negozioa Nuremberg-en (Alemania). Herbeeretako mapa inprimatzaileen urte luzeko aginte ostean, Homann argitaletxea Alemaniako mapa eta atlas ekoizle garrantzitsuena bihurtu zen. Bere lehen atlas argitaratu eta gero (1707), Johann Baptiste Homann Berlingo Zientzia Akademiako kide bihurtu zen. Nurembergen hil ondoren (1724), Johann Christoph semeak gidatu zuen enpresa. Azken hau hil ondoren (1730) argitaletxea oinordekoek hartu zuten eta hurrengo mendera arte Homann oinordekoak izenarekin jarraitu ziren.

    Mapak Espainia zein Portugalen ezaugarri geografiko eta toporgrafikoen berri zehatza ematen du: hiriak, herriak, gazteluak, mendiak, errekak eta uharteak.


    Soraluzeko ingurua

    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze ez da modu nabarmenean agertzen.


    Bitxikeriak

    Bizkaiak esparru handia hartzen du: Santanderretik Bidasoaraino itsasaldetik, eta lehorrean Araba zein Errioxa ere hartzen ditu barruan.

    Orduko Frantziako errege-bide berria ere marraztuta dago: Gasteiztik abiatu eta Gatzagatik Arrasatera; handik, Oñatitik, Urretxu, Ordizia, Tolosa, Irun, Donibane Lohitzune eta Baiona. San Adriango mendiak agertzen dira, baina bidea ez da gehiago handik pasatzen.

    Mapa honen bertsio "hobetuak" agertu ziren. Bat Guillaume de l'Isle frantsesak prestatu zuen, eta Covens & Mortier etxeak argitaratu (Amsterdam 1730).

    Beste bat T.C. Lotter-rek sortu zuen, Guillaume de l'Isle-rena oinarritzat hartuta (Ausburg 1757 baino geroago). Lotter hau G.M. Seutter inprimatzailearen suhia eta ondorengoa izan zen. Espainiako mapa egitekotan ez zuen aitaginarrebarena erabili (Hispania ex Archetypo Roderici Mendez Sylvae), Guillaume de l'Isle-rena baizik. Baina, hori bai, izenburua aitaginarrebaren maparena erabili zuen.


    Erreferentziak