Elosua-Plazentzia (eu)
Elosua-Plazentzia | |
---|---|
Egilea | Jesus Tapia et al. |
Hizkuntza | Euskaraz |
Urtea | 2022 |
Argitaletxea | Aranzadi Zientzia Elkartea |
Hiria | Donostia |
Izenburu osoa
Elosua-Plazentzia. Dolmenen ibilbidea, 100 urte geroago
Liburua zertan den
1922. urtean Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoari buruzko lehen liburua agertu zen, Exploración de diez y seis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia[1] hain zuzen, Telesforo de Aranzadi, José Miguel de Barandiarán eta Enrique de Eguren arkeologoek idatzia.
Mendeurrena ospatzeko, eta batez ere azken urteetan egin diren indusketak zein aurkikuntzak jasotzeko, Aranzadi Zientzia Elkarteak liburu hau argitaratu zuen. Hasierako Sarreraz gain, zazpi atalek osatzen dute, gehi Bibliografia luzea. Nahiz eta lan gehiena jesus Tapiarena izan, zazpi ataletan beste batzuk ere parte hartu dute:
00 Sarrera (Miriam Cubas) 01 Muskiritzu: mendi bat, hiru herri (Soraluzeko Herri Identitatea taldea) 02 Ingurune fisikoa: erliebea, mendilerroaren jatorria eta urpeko sumendiak (Jesus Tapia) 03 Dolmenen Ibilbidea: 1920-1922. Aranzadi, Barandiaran eta Eguren-en ikerketak (Jesus Tapia) 04 Trikuharrien katalogoa: lege-babesa, zerrenda eta deskribapena (Jesus Tapia) 05 Dolmenen Ibilbideko ikerketa berriak: 2012-2022 (Jesus Tapia, Manu Ceberio eta Euken Alonso) 06 Aurkikuntzak eta emaitzak: Datu berriak, historia zaharrarentzat (Jesus Tapia) 07 Zaharra berritzen: megalitoen zaharberritzea (Jesus Tapia, Manu Ceberio, Euken Alonso eta Anartz Ormaza)
Gainera, liburuak estazioaren mapa dakar berarekin.
Irudiak
Liburuak ehundaka argazki eta marrazki dakar. Hemen lehen ataleko muestra bat.
(handitzeko, sakatu gainean)
- Elosua-Plazentzia. Muskiritzu 01
Muskiritzu mendilerroa
(Indalecio Ojanguren) - Elosua-Plazentzia. Muskiritzu 02
Muskiritzu mendilerroa
(Indalecio Ojanguren) - Elosua-Plazentzia. Muskiritzu 03
Muskiritzu mendilerroa
(Indalecio Ojanguren)
Erreferentziak
- ↑ Elosua-Plazentzia mendilerroko hamasei trikuharrien miaketa.