Karakateko parke eolikoa (eu)
Aurrekariak: 2002
1998.ean Eusko Jaurkaritzak 11 kokapen antzeman zituen parke eolikoak garatzeko, horietako bat Mendigaina.
Kortazarreko Haitza eta Irukurutzeta arteko 4 kilometrotan 25 aerosorgailu ipintzeko asmoa zegoen[1].
Tramitazioan bizkorregi ibili ziren, ingurugiroko azterketa egiteko asmorik ez zutela[2]. Aurki hasi ziren aurkako mugimenduak: Gazte Asanblada, Mendigainak ikutu bez!... Eta ekintzak: 200 lagun bildu zuen akanpada[3], sinadura bilketa[4]...
Inguruko udalak ere (Elgoibar, Soraluze, Bergara eta Azkoitia) aurka agertu ziren. Herritarrek era udalek, elkarrekin, 2002. urtean Eusko Jaurlaritzak egitasmoa bertan behera uztea lortu zuten; arrazoi nagusia Dolmenen ibilbidean dauden trikuharriak gorde ahal izateko.
Azkenik, sei parke eolikok aurrera egin zuten: Araban Elgea (27 MW) eta Badaia; Bizkaian Oiz (30 haizesorgailu, 25,5 MW), eta Ordunte-Ganekogorta; Gipuzkoan Elgea-Urkilla eta Mandoegi.
2022.eko baimen eskaerak
20 urte geroago, eolikoak bultzada ederra jasotzen ari dira. Energia prezioak alde batetik, eta Europatik datozen jarraibideak (eta laguntzak) bestetik, gobernuek berriro hasi dira eolikoak garatzeko lanetan.
Eusko Jaurlaritzak Lurraldearen Arloko Planean (PTS), beste beste, hainbat parke eoliko jasotzen ditu, tartean Karakatekoa.
Eta aukera hori baliatuta Capital Energy Holding Company enpresak, Espainiako energia merkatua irautzeko asmoa omen duenak, hainbat proiektu garatzen hasi da. Horretarako Green Capital Investment 135 SL enpresa ezarri zuen Gipuzkoan eta proiektuak garatzeko baimen batzuk eskatzekomasmoa agertu du:
Parkea Udalerriak Aerosorgailuak Aurrekontua Buruzai Urretxu
Azkoitia
Zumarraga4 x 4,5 MW = 18 MW 15,3 M€ Trekutz Urretxu
Antzuola2 x 6 MW = 12 MW 10,2 M€ Eskeltzu Zizurkil
Usurbil4 x 4,5 MW = 18 MW Karakate Soraluze
Elgoibar2 x 4,8 MW = 9,6 MW 11,3 M€
Karakateko proiektuaren ezaugarriak
2002-2022 tartean gauza asko pasa dira Mendigainean.
Alde batetik, Soraluze-Elgoibar-Bergara herriak, Debegesarekin batera, egundoko lana egiten ari ziren Dolmenen ibilbidea sustatzeko eta, beraz, bertako monumentu megalitikoak babestuta zeuden; hau da, Gizaburuatik Irukurutzerarainoko tartea debekatuta dago aerosorgailuentzako.
Beste alderik, Kortazar Haitzaren inguruan erromatar garaiko kanpamendu baten aztarnak agertu ziren, baina momentuz aztarnategia ez dago babestuta.
Beraz, gaur egun aerosorgaikuak jar daitezkeen esparrua orain dela 20 urte baino askoz murritzagoa da. Baina denbora honetan teknologiak ere aurrera egin du, era gaur eguneko aerosorgailuak garai batekoak baino askoz indartsuagoak era handiagoak dira.
Instalazioa
Ezaugarria Balioa Kopurua 2 aerosorgailu Energia Urteko 34.230 Mwh Irteera Lurpeko kableak <> Elgoibarko Azkue azpiestaziora
Aerosorgailuak
Ezaugarria Balioa Potentzia 4,8 MW Dorrea 101 m Rotorra 79 m (radioa) Puntu altuena 180 m
Kokapena
Akilar eta Otsozelai.
Aurrekontua
Ezaugarria Balioa Aerosorgailuak 4,8 MW Herri lanak 101 m Instalazioak 79 m (radioa) Guztira 180 m
Egutegia eta logistika
Eguregiaren arabera, aerosorgailuen ezarpena 6 hilabetetan egingo zen, herri lanetan hasi eta martxan jarri arte. Aerosorgailuen osagaiak (dorrea, seaska, bujea, palak…) errepidez igoko zituzten. Errepide honek 4,5 metro zabal izango zen, beste metro bateko ezpondak alboetan, gehienezko aldapa %15a eta gutxieneko radioa 60 m.
Proiektuaren bilakaera eta egutegia
2022/02/11. Baimen eskaeraren lehen agerpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 2022/02/14. Green Capital Investment 135 SL enpresakproiektua aurkeztu zion Soraluzeko Udalari. 2022/03/02. Parke eolikoa eraikitzeko baimen eskaera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertzen da azken aldiz: 20 egun alegazioak aurkezteko.
Martxoan. Kontzentrazioa
Martzoak, batzarra gazterxean
Karakate bizirik berpiztuta
Erreferentziak
- ↑ Oiz mendian jarri ziren antzekoak balira, 55 metro eta 850 kWtakoak, guztirako potentzia 21 bat MWtakoa izango zen.
- ↑ El parque eólico [de Irukurutzeta-Karakate] podría ser realidad sin un estudio ambiental previo (El Diario Vasco 2000/12/27).
- ↑ Irukurutzeta-Karakateko zentral eolikoaren ndimmartxa eta akanlada gaur eta bihar (Euskaldunon Egunkaria 1998/10/31).
- ↑ 'Mendigainak ikutu bez!' recoge firmas contra la instalación de una central eólica en Karakate (El Diario Vasco 2001/02/10).