Erret Lantegien IV. mendeurrena. Ospakizunak (eu)

    Sorapediatik
    IV. mendeurreko programa


    Erret Lantegien IV. mendeurrena

    Aurrekariak 1573eko zerak Bukaera



    Ospakizunak

    IV. mendeurrena ospatzeko, urte hartako herriko jaien programa "osatzea" erabaki zuten.

    Alde batetik, jaien aurreko astean lau hitzaldi antolatu zituzten, bi euskaraz eta beste biak gazteleraz. Honetaz gain, beste hainbat ekitaldi ere antolatu zituzten: umeen euskal jaia, zinema, bertsolariak, euskal liburu eta diskoen azoka...

    Urte hartako jaien egitarau arruntaz gain (ikusteko, sakatu hemen), ekitaldi hauetako programa propioa banatu zuten (hemen).


    Hitzaldiak

    4 hitzaldiak Frontoiko Soraluce zineman izan ziren, arratsaldeko 8 t'erditan (Busca Isusirena salbu, 5 t'erditan azken hau).

    Harma egintza Euskal Herrian

    Eguna: Uztailak 19, osteguna.

    Gaiak: Susko armen eboluzioa. Armagintzaren lehen berriak Euskal Herrian. Ofizioak eta gremioak. Produzioa eta kalitatea.

    Hizlaria (euskaraz): Juan San Martin. Euskalzaina, euskerazko literatura eta saio egilea, baita gazteleraz kondaira eta etnografiazko ikasketak eginik ditu.

    Euskal Harmagile Elkateak

    Eguna: Uztailak 20, ostirala.

    Gaiak: Burni industriari buruz, gertakizun bereziak. Elkarteen egiturak, batez ere arma lantegieri, suzko eta zurieri buruz Real Compañìa Guipuzcoana de Caracas. Bere laguntza teknikaren aldetik. Sortu arazi zuen Fábricas Asturianas delakoa. Napoleonen guda. Gremioen eta ordainketaren egiturak XIX.go mendean. Lege zaharren haustea. Armagileak erabiltzen zituzten jantziak eta tresnak.

    Hizlaria (gazteleraz): Ramiro Larrañaga. Placencia de las Armas (1970) eta Un guipuzcoano desconocido, Ramón de Gorosta (1973) liburuen egilea. Boletin de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del Paìs, Correo Español, Soraluzeko Jaien egitarauetan eta Eibar aldizkarian laguntzaile.

    Gipuzkoako elkarte edo soziedade gastronomikoak

    Eguna: Uztailak 21, larunbata.

    Gaiak: Gaurko egunetan Gipuzkoan asko zabaldu dira honelako elkarteak. Busca Isusi zabalkunde honi buruz mintzatuko da, elkarte hoien sorrera, hazkunde eta berak dituzten helburuak.

    Hizlaria (gazteleraz): J.M. Busca Isusi.

    Aro berrian mola moldatzen zen Euskal herria

    Eguna: Uztailak 23, astelehena.

    Gaiak: Anaiarte handien sorrera eta ahide nagusien jeistea. -Herrien hazkundea. Salerosketaren askatasuna, taldeko burrukeri buruz Amerikatako lurraldeen aurkitzea alde batetik Euskal herrian bizitzeko erak aldatu egiten ditu abesti zaharrak eta ahozko literaturak gure egunak arte iraun du. Olak, euskal industria herrikoiak. Oñatiko unibersitatea sortzen da (1540). Soraluzen sortzen da gudako (suzko eta zurien) armen lantegia (1573).

    Hizlaria (euskaraz): Leopoldo Etxeberria. Aldizkari batzuetako laguntzaile, adibidez Zeruko argia eta abar.


    Bestelakoak

    21ean Gabeko 10,30 et¡n. DKLaI kanraldi¿: -Mikel Laboa -J. M. zaba.r" -fl, Arze ffxalapa¡ta) - J. A. Afz¡ (ole;kiaki

    Arma era,usketa

    22an, igandea III HAURREN EUSKAL JAIA

    22an, igandea Arratsaldeko 6 ctan cta gaueko l0 ctan Soraluzcko Zineman: NAFARROAKO LAU HAROAK. Caro Baroja anaicn film bat. Nafarroako ohiturak zaharrak eta folklore aren arlo

    24 Astcanea laguntzaile Gaueko 10,30. llcrtsol¡ri sai¡¡a: Mattin Gorrotraiegui Aguirre Dgileor Lizado Lazkano

    25 eta26, Eusk¿l Liluru ta diskotl rzokr


    Erreferentziak