Albaitariak (eu)
Albaitaritza Soraluzen
Haragien Udal-Ikuskatzailea
1880.ean Soraluzek, beste herri askoren moduan, Haragien Udal-Ikuskatzailea izendatu behar izan zuen. Tamainarengatik edo, herrian inoiz ez zen egon albaitari finkorik[1], behar zenean kanpotik ekartzen zen eta.
Ikuskatzaile berri honen lana zera zen, herrian hiltzen ziren abere guztien okela aztertu eta, arazorik topa ezean, jateko baimena eman; bestela, gorpua erretzeko agintzea.
Aurki hasi ziren albaitariek ate joka. Francisco Izaguirrek Soraluzeko alkateari idatzi zion herrian ez zela Haragien Udal-Ikuskatzailerik, eta bere burua proposatu zuen (1880/10/10). Bitartean, Udalak zinegotzi baten esku utzi zuen ardura hau. Baina Francisco Izaguirrek, jakin bezain laster, Gobernu Zibilaren aurrean Soraluzeko Udala salatu zuen, zinegotzi horrek beharrezko titulaziorik ez izateagatik (1880/10/20).
Azkenik, 1880/10/31an Udalak plaza deitu zuen, urteko 110 pezetako soldatarekin. Eta 1800/11/29an Esteban Gallastegui Lizarralde behi-perratzaile bergararra Haragien Udal-Ikuskatzailea izendatu zuten.
Hala ere, hamar urte geroago Francisco Izaguirrek izendapenaren aurka egin zuen, berau izandatzeko eskatuz. Eta azkenean lanpostua lortu zuen.
Haragien Udal-Ikuskatzaileak
Hildako aberren okela osasungarria zela ziurtatzeaz gain, Haragien Udal-Ikuskatzaileek bestelako lanak ere izaten zituzten: abere zentsuak egin, txertaketak, Herri Osasun Batzordeetan parte hartzea... Baina postuaren betebeharren artean ez zen animaliak artatzea. Horretarako herriko "jakintsuak" erabiltzen ziren, albaitari partikularrak[2] eta inoiz ikuskatzaile beraiek, baina aparte ordainduz.
Zervitzu hobeak era azkarrak emateko, Udalak nahiago zuen Haragien Udal-Ikuskatzaileak ez izatea bestelako lanik, eta herrian bizi izatea. Modu honetan, aberea hil eta ordutara emango ziren haren okela jateko baimena. 1xxx urtean bi lagun aurkeztu ziren posturako, eta Udalak Gil Narvaiza aukeratu zuen "lana hobeto beteko du beste inolako udalen ikuskatzailea ez delako eta, beraz, Gallasteguik baino konpromezu gutxiago ditu".
Baina Soraluzen kobratzen zena ez zen asko, eta askotan alboko herrietakoek (Elgoibar, Bergara...) Soraluzeko postua eskatzen zuten osagarri gisa. Eta ematen zuten zerbitzua ez zen ona:
. Edo perrstzailea
1930. hamarkadatik aurrera Udal Ikuskatzaile Albaitaria.</ref>
Udal Albaitariak
1945 urtea Renunció a todas las dietas y derechos que pudieran corresponderle, para ejercer la clínica y se comprometía a residir en Placencia como mínimo un año, a asistir a todos los avisos, de día y de noche, incluyendo el ejercicio de la cirugía y los consejos zootécnicos. Iguala, de 20 pts. por vacuno,
1946. urtetik aurrera Udalak albaitari postua sortu zuen. Haragiak aztertzeaz gain herriko abereez ere arduratzen zen: erroldak, epidemiak...
Soraluze omen zen Gipuzkoako posturik txarrenetakoa, Lezo eta Errezilekin batera. Halaxe esaten zuen behintzat 1958. urtean Justo Mombiela jaunak, Gipuzkoako orduko Abeltzaintza Buruak.
Hiltegiak
Haragien Udal-Ikuskatzaileak sortu zirenean, Soraluzen martxan zegoen Hiltegi zaharra, Plaza Zaharrean. Bertan hiltzen zituzten animali handiak (behiak eta idiak batez ere), txikiagoak (txerri eta ardiak) harakinek bere denda aurrean hiltzen zituzten. Eta baserritarrek baserrietan.
Zaharra izateaz gain, osasunaren aldetik hiltegiak ez zituen gutxienekoak betetzen. Horregatik, 1950. hamarkadan Hiltegi berria eraiki zuten, Sagar-errekan.
Eskualdetako albaitari zerbitzuak
1988. urtean Eusko Jaurlaritzak eskualdeka antolatu zituen albaitari zerbitzuak[3]: osasun publikoa eta hiltegiak.
Orduan desagertu zen Soraluzeko udal albaitari postua, eta hiltegi berria erabiltzeari laga zioten, eskualdeko hiltegiaren mesedetan.
Albaitariak
Izenak eta urteak
Noiztik Noiz arte Izen-abizenak Postua 1880/11/29 >>> Esteban Gallastegui Lizarralde Haragien Udal-Ikuskatzailea >>> 1905/03/10 Juan Francisco Izaguirre Egidazu Haragien Udal-Ikuskatzailea 1899/10/15 1902/01/07 Gil José Antonio Narvaiza Salsamendi Haragien Udal-Ikuskatzailea 1902/01/07 1902/02/24 Víctor María Perosterena Ydígoras Haragien Udal-Ikuskatzailea 1902/02/24 1903/03/23 Víctor María Perosterena Ydígoras Haragien Udal-Ikuskatzailea 1904/01/11 1904/03/14 Pedro Víctor Gallastegui Villar Haragien Udal-Ikuskatzailea 1904/03/14 1904/04/11 Ceferino Chacón y Delgado Haragien Udal-Ikuskatzailea 1904/06/06 1905/05/01 Ceferino Chacón y Delgado Haragien Udal-Ikuskatzailea 1909/10/28 1909/12/10 Ceferino Chacón y Delgado Haragien Udal-Ikuskatzailea 1910/03/02 1911/05/01 Pío Gogorza Egaña Haragien Udal-Ikuskatzailea 1911/05/01 1915/11/24 Pedro Víctor Gallastegui Villar Haragien Udal-Ikuskatzailea 1936/07/01 1936/09/22 Sebastián Florentino Ubiria Ugalde Udal-Ikuskatzaile Albaitaria 1941/06/04 >>> Sebastián Florentino Ubiria Ugalde Udal-Ikuskatzaile Albaitaria 1945/05/04 1946/10/09 Julio Tapia Vicente Udal-Ikuskatzaile Albaitaria 1946/10/09 1947/12/17 Manuel Hipólito Ubiria Elorza Udal Albaitaria 1947/12/17 1952 >>> Manuel Hipólito Ubiria Elorza Udal Albaitaria 1958/05/02 1959/02/05 Tomás Arrieta Berrondo (1927-2007) Udal Albaitaria 1959/02/05 1961/09/11 Lucas de Basterrechea y Elorrieta (1892-1969) Udal Albaitaria 1961/09/13 1961/10/25 Tomás Arrieta Berrondo (1927-2007) Udal Albaitaria 1961/10/23 1962/06/13 Iñaki Bengoa Echeverria (1933-2008) Udal Albaitaria 1962/06/13 1977/12/05 Manuel Eduardo Inchaurza Garma Udal Albaitaria 1983/07/01 1984/07/31 Iñaki Zurutuza Odriozola Udal Albaitaria Jose Maria Plazaola Udal Albaitaria Isaac Zamakola Udal Albaitaria
Galeria
(Handiagoa ikusteko, sakatu gainean)
Istorioak
Lehen albaitaria
Ceferino Chacónen gorabeherak (lehen atala)
Victor Perosterenak lana laga zuenean, Ceferino Chacón albaitaria Haragien Ikuskatzaile plaza eskatu zuen. Baina Victor Gallastegi bergararrak aurretik plaza bera eskatu zuenez, Udalak azken honi eman zion (1904/01/11). Urteko 125 pezeta kobratuko zituen, astean pare bat bisita egiteagatik; ezin zuen ezer kobratu hildako abereen ziurtagiriak emateagatik.
Baina bi hilabete geroago (1904/03/14) Udalak Victor Gallastegiri plaza kendu eta Elgoibar lan bera egiten zuen Ceferino Chacóni eman zion. Agindutako ordainketa ez omen zitzaion nahikoa iritzi, eta apirilak 11an Ceferinok uko egin zion lanari. Orduan, Bruno Maiztegi alkateak soldata altzatu zion, urteko 150 pezeta.
Hurrengo hilabeteetan gauzak ez ziren ondo egin, eta Bruno Maiztegi alkateak Udalbatzari azaldu zion (1905/04/10) albaitariak ez zuela lana ganoraz egiten: askotan arratsaldetan etortzen zen, ordurako goizean hildako abereen erraiak erabilita eta janda zeudenean. Eta ikuskaritza orduak ezarri zizkioten: goizeko 10etatik 12ak arte.
Ceferino Chacónek bigarrenez uko egin zion lanari (1905/05/01), ezarritako ordutegia betetzea ezinazkoa izaten zitzaiolako.
Ceferino Chacónen gorabeherak (bigarren atala)
1909. urtean postua eskaini zioten atzera Ceferino Chacóni (1909/07/28), eta honek onartu zuen; baina gaixorik zegoenez, hasiera atzeratu zuen. Azkenean, hiru hilabete geroago Ceferinok lanpostua hartu zuen (1909/10/28), Felipe Aguirregomezcortaren alkatearen aurrean.
Baina ez zuen asko iraun postuan, urte hartako abenduan hil zen eta (1909/12/10).
Pio Gogorza perratzailea (1910)
1910/03/02ean PiomGogorza izendatu zuten herriko Haragien Udal-Ikuskatzailea.
Soraluzeko irabazpideak murritzak izanik, Pio Gogorzak Udalari eskatu zion tokimbat behi-perratokia jartzeko, eta 1910/04/02ean Udalak hiltegi zaharreko zati bat laga zion, bi baldintzekin: tokia egoera onean mantentzeko eta alboko lokalari, Sandalio Barrenecheak kainoi probaleku moduan erabilia, trabarik ez egiteko.
Sebastian Ubiriaren bi aldiak (1936 eta 1940)
1936.eko uztailean Sebastián Florentino Ubiria Ugalde zen Udal-Ikuskatzaile Albaitaria.
Gerra irabazleek egindako langile "garbiketan" postua kendu zioten.
1940/11/07an Soraluzeko Udalak plaza atera zuen lehiaketara lehiakide bakarra aurkeztu zen, Sebastián Florentino Ubiria Ugalde bera. Eta 1941/06/04an berriro izendatu zuten herriko Udal-Ikuskatzaile Albaitaria.
1940.ko errolda
1940/11/07an Soraluzeko Udalak Udal Albaitaria posturako lehiaketa deitu zuen. Urteko soldata 2,500 pezetakoa zen, eta etxeetan hildako txerriak aztertzeagatik 150 pezeta animalia bakoitzeko.
Deialdian agertzen zenez, 3.128 biztanle izateaz gain, orduan Soraluzen 419 behi, 5 zaldi, 95 asto, 84 txerri, 701 ardi eta 2 ahuntz zeuden.
Irureko hipokaltzemia (1943)
1943.eko Ostiral Santua zen, eta Iruren behi bat gaizki jarri zen: giharrak gogortuta, karranpak, arnasa hartu ezinean... Herriko albaitaria kanpoan zenez, Bergarakoa deitu zuten, Vicente Camacho Jauregui (1918-2006).
Albaitaria Irurera heldu zenean, konturatu zen behiak hipokaltzemia[4] zuela. Orduan ez ziren gaur eguneko botikak eta, baserritarren harridurarako, Vicente Camachok bizikleta-punpa eskatu zion. Errapetik haizea sartu zion, eta konpondu omen zen arazoa.
Erreferentziak
- Diccionario de veterinarios guipuzcoanos (1831–1976) A-L. José Manuel Etxaniz Makazaga (Gipuzkoako Albaitarien Legezko Elkarte Gorena 2020).
- Diccionario de veterinarios guipuzcoanos (1831–1976) M-Z. José Manuel Etxaniz Makazaga (Gipuzkoako Albaitarien Legezko Elkarte Gorena 2020).
- ↑ Udaleko idazkariaren berbatan (1880/10/27).
- ↑ Esateko, 1956-1961 epean Lucas de Basterrechea y Elorrieta (1933-2008) Gatzagatik Soraluzeraino aritu zen albaitari, 1961. urtean Soraluzeko Udal Albaitari izendatu zuten arte.
- ↑ Urriaren 4eko 257/ 1988 DEKRETUA, Herri-Osasuneko Albaitaritza-Zerbitzuak egituratzezkoa.
- ↑ Hipokaltzemia. Odolean kaltzio gutxiegi izatea.