Bataio agiriak (eu)
Jaiotzak eta agiriak
Errejistro Zibila sortu artean[1], jaiotzak ezagutzeko modu bakarra eliz agiri sakramentalak dira, bataio-liburuak hain zuzen[2].
Trentoko Kontzilio Ekumenikoan, 1563ko azaroaren 11n, erabaki zuten parrokia bakoitzean bataiatutakoen eta ezkontzen erregistro bat eraman beharko zela aurrerantzean. Baina ordurako halako liburuak bazeuden parrokia askotan.
Bataio liburuak
Soraluzeko bataio liburua Trentoko erabakia baino zaharragoa da. Gordetzen den lehen errejistroa 1539/12/02 egunekoa da, Andres Espillari dagokiona; aitak ere Andres Espilla zuen izena, eta ama Maria zen (ez zen abizena errejistratu).
Gipuzkoan, aldiz, lehen agiria Antzuolako Maria Madariagarena izan zen (1498/09/02).
Inguruko herrietako bataio liburuen aintzinatasuna kontutan harturik, 1539. urtean hasten den liburu hau ba daiteke Soraluzeko lehen bataio liburua ez izatea.
Hasiera batean, bataioaren data eta lekua zehazten ziren erregistro horretan, baita bataiatuaren, gurasoen eta aita-ama pontekoen izen-abizenak ere. Hainbat mende geroago, aitona-amonen izen-abizenak eransten hasi ziren, bai aitaren aldekoenak, bai amaren aldekoenak.
Datuak
1539-1900 tartean Soraluzen 3.791 bataio errejistratu dira guztira.
Epea Bataioak Ezkontzak Heriotzak 1531-1540 30 0 0 1541-1550 282 0 4 1551-1560 133 0 2 1561-1570 161 0 3 1571-1580 304 0 124 1581-1590 352 31 111 1591-1600 349 57 224 1601-1610 384 66 111 1611-1620 331 55 88 1621-1630 316 58 163 1631-1640 302 90 160 1641-1650 322 65 133 1651-1660 313 73 167 1661-1670 403 102 181 1671-1680 319 69 161 1681-1690 361 58 155 1691-1700 499 107 218 1701-1710 663 119 161 1711-1720 545 98 248 1721-1730 508 94 366 1731-1740 531 126 489 1741-1750 604 164 471 1751-1760 549 108 515 1761-1770 598 120 449 1771-1780 691 197 467 1781-1790 789 157 441 1791-1800 686 149 483 1801-1810 718 163 537 1811-1820 542 132 319 1821-1830 646 175 390 1831-1840 692 157 449 1841-1850 626 166 398 1851-1860 713 224 590 1861-1870 893 219 682 1871-1880 607 110 540 1881-1890 587 138 457 1891-1900 726 144 553 Guztira 18.075 3.791 11.010
Azterketa
Bilakaera
Urteetan zehar herriko biztanle kopuruak gora egin zuenez, ezkontza kopurua ere gora egin zuen. Baina ez modu uniformean:
Bataio askotako urteak
Bataio gutxiko urteak
Agiri bereziak: kajakoak eta sasikoak
Jaiotakoen agirietan gurasoak agertzen dira. Gehienetan elkarrekin ezkonduak, baina inoiz ezkontzak kanpo jaiotakoak (sasikoak, baina aitak onartuak)[3]. Eta badira salbuespenak: kajakoak (ez dakarte ez aita ez amaren izenik) eta sasiko ez onartuak (amaren izena besterik ez da agertzen).
Soraluzeko agirietan nn kajako eta nn sasiko agertzen dira. Baina denboraren arabera oso banaketa desberdina izan dute. Hiru aro bereizten dira.
1700. arte oso kajako gutxi daude, baina sasiko ugari (jaiotzen %20tik gora askotan). XVII. mende bukaeran atarik gabeko sasikoen kopurua amiltzen da, eta XVIII. mende ia osoan bai kajako zein sasiko anekdotikoak bihurtzen dira (bion artean %1a). Azkenik, XIX. mendean, kopurua igotzen da, baina ez aurreko mendeetako mailan. Gerrek, inbasioek, krisi ekonomikoek… eragin sakona izan zuten.
(hemen grafikoa sartu)
Inguruko herriekin alderatzen badugu, Soraluzen askoz sasiko gehiago izan ziren XVI eta XVII. mendean (Azkoitia, Elgoibar eta Mallabiarekin batera). Kajakoak, berriz, azpitik.
Missing girls
Erreferentziak
- ↑ Soraluzekoa 1871.ean zabaldu zen ofizialki, baina biharren karlistada bukatu arte ez zen ganoraz martxan jarri.
- ↑ Agiri hauek bataioaren data jasotzen dute, ez jaiotzarena. Baina batetik bestera oso egun gutxi, inoiz orduak, pasatzen ziren. Eta oso ume gutxi ez zituzten bataiatzen: hilik jaiotakoak, erahildakoak...
- ↑ Oso zaila da agirietan kasu hauek antzematea: ez modu zuzenean (ez daude berezita), ezta zeharka (aita eta ama ezkontza agirietan bilatzen, esateko).