Munatia Placencia (eu)

    Sorapediatik
    Munatia Placencia /
    Munatia Plancina
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio
    Hil 33
    Profila Erromatar anderea


    Munatia Placencia (Munatia Plancina ere) I. mendeko andere erromatarra izan zen, Livia Drusila enperatrizaren lagun mina. 20. urtean Germanicus hil zenean, epaitu nahi izan zuten baina Liviak lagundu zuen. Livia hil eta gero, Munatia Placentiaren aurkako salaketak indarra hartzen ari zirela, bere burua hil zuen.


    Siriako egonaldia

    Munatia Placencia Munatio Planco familia ospetsukoa zen. Cneo Calpurnio Pison-ekin ezkondu zen.​

    Augusto enperadoreak senarra Siria bidali zuen legatu moduan, eta Munatia Placencia berarekin joan zen. Publio Kornelio Tazitoren arabera[1], Liviak eskatu zion Agripina gertutik zaintzeko, baina Munatia haratago joaten zen, eta gaizki esaka aritzen zen ahal zuen guztietan. Ondorioz, biak hasarretu egin ziren.

    Nero Claudius Drusus Germanicus

    Halako batean Nero Claudius Drusus Germanicus, Agripinaren senarra, gaixotu egin zen. Eta Cneo Calpurnio Pison eta Munatia Placencia Erromarako bidean ari zirela, Germanicus hil zen.


    Erromako epaiketa

    Aurki zabaldu ziren zurrumurruen arabera, Cneo Calpurnio Pisonek eta Munatia Placenciak pozoitu omen zuten Germanicus. Eta bikoteak erakutsitako pozak eta alaitasunak ez zuten lagundu.

    Erromara heldu eta biharamunean Pison salatu zuten: estorsioa, traizioa eta hilketa. Handik egunetara Placencia ere salatu zuten.

    Hasiera batean Placencia senarraren ondoan mantendu bazen ere, etorkizuna kolokan ikusterakoan Pison albo batera utzi eta Liviaren itzala bilatu zuen. Epaiketa bukatu baino lehen Pisonek bere buruaz beste egin zuen.

    Placencia Senatuaren aurrean bere burua defendatu behar izan zuen, baina azkenean ez zuten zigortu, Tiberio enperadore berriaren eta Liviaren eraginez. Cneo Pisonen Senatus Consultumen arabera, nahiz eta zigorrik ez ezarri, Placencia ez zuten errudungabetu.


    Heriotza

    Livia hil zenean (29. urtea) babesik gabe geratu zen.

    33.ean, Agripina bere arerioa hil zenean, garai beteko salaketak indarra hartzen hasi ziren berriro eta Munatia Placencia bere burua hil zuen.


    Erreferentziak

    1. Annales (urtekariak).