Regnorum Hispaniae Nova Descriptio (eu)

    Sorapediatik
    Regnorum Hispaniae Nova Descriptio
    Egilea Willem Janzsoon Blaeu
    (Johannes Janssonius)
    Urtea 1642
    Hiria Amsterdam
    Tamaina 50 x 38,4 zm
    Regnorum Hispaniae (Willem Blaeu 1665).jpg


    Mapa zertan den

    Willem Janzsoon Blaeu geografoak, latinez Johannes Janssonius, munduko atlasa argitaratzeko asmoa zuen, eta 1629 urtean Abraham Ortelius-ek Theatrum Orbis Terrarum (1570) egiteko erabili zituen plantxak erosi zituen.

    Willem hil eta gero Joan Bleu semeak 1662-1667 urteen zehar Atlas Maior izenekoa argitaratu zuen, Theatrum Orbis Terrarum, sive Atlas Novus in quo Tabulæ et Descriptiones Omnium Regionum izenarekin. Lanak 11 ale zituen, latinez, 594 mapa eta latinezko 3.000 bat orri testu. Gerora frantsesez (12 ale), holandesez (9 ale), alemanez (10 ale) eta gaztelaniaz (10 ale) ere atera zituzten.

    Aurretik, 1634tik aurrera, bertsio txikiagoak atera zituzten: Theatrum Orbis Terrarum, Atlas Novus... Mapa hau Atlas Novus delakoan agertu zen.

    Iturriaren arabera, mapa honen argitaratze-data aldatzen da: 1631, 1642 edota 1665.


    Regnorum Hispaniae. Soraluze ingurua (Villem Blaeu 1642).jpg

    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze Plazentia moduan agertzen da, baina gainontzeko herri artean nabarmendu barik.


    Bitxikeriak

    Euskalherrian hiru hiriburu nabarmentzen dira: Gasteiz, Iruña eta Baiona.

    Pasaiatik Hondarribia arteko eskualdea Nafarroaren barruan agertzen da. Ekialdetik, Canfranc ere Nafarroaren barruan agertzen da.


    Erreferentziak