Sexu delituak. Aro Modernoa (eu)
Lege eta arauak
Nahiz eta garai hartan Gipuzkoa Gaztelako erresumaren parte izan, ez ziren Gaztelako Partidak aplikatzen, baizik eta bertako Ordenantza Koadernoa. Lehen bertsioa 1397.ean egin zuten, eta hurrengo mendeetan hainbat aldiz eguneratu zuten.
Sexu delitoak, beti gizonak andreari egindakoak, bi motakoak izan zitezkeen: bortxaketa (indarrez) eta estuproa (engainuz).
Bortxaketak
Gipuzkoako Ordenantza Koadernoak jasotzen duenez, bortxaketa heriotzarekin zigortuta zegoen: "Berakin larrua jotzeko neska birjina edo ezkondua edo bestelako emakume, edozein dela ere, bortxatzen duena hil dezaten"[1].
Atal honetan kontutan hartzen den bakarra gizonezko eta emakumezkoen genitalak batzea da; hau da, sarketa. Emakumearen egoerak (birjina, ezkongabea, ezkondua, alarguna…) edo moralak (teorian behintzat) ez dute eraginik aurrikusirako zigorrean: heriotza beti.
Gaztelan, berriz, zigorra andrearen egoeraren araberakoa zen eta muturreko kasuetan (andrea prostituta zenean) ez zegoen deliturik.
Ez Gipuzkoan, ezta Gaztelan ere, ez zen kontutan hartzen bestelako bortxaketak: emakumezkoak gizona, gizonezkoak gizona, aho edo uzki bortxaketak…
Estuproak
Sasoi hartan estuproa emakumezkoa larrua jotzeko engainuz edota lausenguz konbentzitzea zen. Ez Gipuzkoan ezta Gaztelan ez zen delitutzat hartzen, baina berataz hainbat auzi eman zuten epaileek.
Hiru kasu agertzen dira, batzutan nahastuta: emakume birjinarekin (adingabea gehienetan) engainuak erabiltzea, emakume alargunarekin lausenguak erabiltzea eta norberaren nagusitasunaz baliatzea.
Bi izaten ziren zigor motak: biktimarekin ezkontzea edo galdutakoarengatik kalte-ordainak ematea. Bestela, ondasunen erdiko isuna edo zigorkadak eta bost urte erbestean.
Bortxaketak
Agirietan bi kasu agertzen dira: Lucia de Fano eta Manuela de Olavarria. Bata XVI. mendekoa eta XIX.koa bestea.
Lucia de Fano
1567.ean Lucia de Fano y Larrazabalek, Soraluzen bizi zenak, Sancho de Menchaca salatu zuen. Luciaren arabera, Sanchok bere efxera eraman zuen eta han bortxatu zuen birjinatasuna kenduz[2].
Manuela Maria de Olavarria
1825.ean, Juan Maria Irigoyen Garate soraluzetarrak hamar urte t'erdiko Manuela Maria de Olavarria neskatoa bortxatzen saiatu omen zuen.
Juan Mariak berrogei urte zituen, eta Maria Eusebia Ansolarekin ezkonduta zegoen (1807). Bi seme izan zituzten, Antonio Leon (1809) eta Jose Ygnacio Nazario (1814). Lanbidez Soraluzeko Erret Lantegiaren giltzagile maisua zen.
Herriko alkateak auzia zabaldu nahi zion, bortxaketarengatik, baina Artilleriako Epaitegiak aurka agertu zen, salaketa eta auzi hori berari zegokiolakoan[3]. Itxura denez, azkenean gaia Soraluzeko alkatearen azpikoa zela erabaki zuten, hurrengo urtean honek Juan Maria de Irigoyeni auzia zabaldu zion eta[4].
Estuproak
Datu basea
Soraluzeri buruzko 78 erregistroko datu basea dago, 1542-1826 tarteko urteei dagozkiola. Hau da, XVI. mendekoak (5), XVII.koak (16), XVIII.koak (52) eta XIX.koak (5).
Lau dira agirien iturriak: Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa (57), Eibarko Udal Artxibo Historikoa (3), Gipuzkoako Artxibo Orokorra (16) eta Real Cancillería de Valladolid (2).
Agiri gehienak kasu bakarrekoak dira (72), eta beste 3 kasuri bina agiri dagozkie.
Erreferentziak
- La sexualidad no consentida. Legislación y justicia en Gipuzkoa (siglos XVI-XVIII). Milagros Álvarez Urcelay (Euskal Herriko Unibertsitatea).
- ↑ “Item qualquiera que forçare moça virgen o casada o otra mujer qualquier que sea para se echar con ella que lo maten por ello” (Gipuzkoako Ermandadearen Ordenantza Koadernoa 1397).
- ↑ Lucía de Fano y Larrazabal, contra Sancho de Menchaca, ambos vecinos de Placencia. Acusar al demandado de llevarla por la fuerza a su casa y allí estuprarla y quitarla su virginidad (Real Audiencia y Chancillería de Valladolid 1567-1568).
- ↑ Expediente relativo a la competencia suscitada entre el Alcalde de Placencia y el Juzgado de Artillería, sobre el conocimiento de una causa formada por el primero contra un maestro armero por violación (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1825).
- ↑ Auto de oficio contra Juan María de Irigoyen, maestro llavero de la Real Fábrica de Armas de Chispa de la villa de Placencia, por haber intentado violar a Manuela María de Olavarria, niña de diez años y medio (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1826/01/11).