Udal hornikuntza. Oliba olioa (eu)
Soraluzeko sukaldetan, txerri gantza erabiltzeaz gain (bertako jeneroa), Andaluziako oliba olioa ere erabili izan da, eta aspalditik: gutxienez, XVI. mendetik[1]
Monopolioaren enkantea
Herri barruan, olio salmenta monopolio antzekoa izaten zen, udalek arautua. Urteko enkantea egiten zen, eta irabazleek kontratua sinatu behar zuten Udalarekin[2].
Enkante hauek ez ziren beti arazo gabekoak. Batzutan galtzaileek Udalaren aurka jotzen zuten[3], eta bestetan irabazlearen kontra[4][5].
Besteak beste, enkantearen irabazleak Udalak ezarritako prezioak errespetatu behar zituen. Baina inoiz gertatzen zen baldintzak aldatzen zirela (horniketa arazoak, zergak igo…) eta saltzaileak baldintzak egokitzeko eskatzen oi zuen, bere etekinak babesteko[6].
Olioa eta arrain sikua
Olioaren horniketa, askotan, arrain sikuaren horniketaren batera ekartzen zuen; hau da, makailaua eta abadejoarena.
Hala pasa zen, gutxienez, 1765[7] eta 1769[8] urteetan.
Erreferentziak
- ↑ Requisitoria del pleito de San Juan de Areiscurenaga, residente en Sevilla, contra Juan de Mendata, por una carga de aceite y aceitunas trasladadas de Cádiz a Placencia (Bergarako Udal Artxiboa 1545/03/13).
- ↑ Escritura de obligación de Andrés de Mendiola y Andrés de Aguirre, principales, y Fernando de Zigaran, fiador, con el concejo de la villa de Placencia, de remate de la provisión de aceite y bacalao para la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1769/11/20).
- ↑ Pedimento de Juan de Churruca contra el concejo de la villa de Placencia de las Armas, pleito sobre remate del aceite (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1618).
- ↑ Pedimento de Ignacio de Sarasqueta contra Juan Bautista de Lecuona, sobre el abasto y provisión de aceite de condimentar se haga su remate (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1740).
- ↑ Pedimento de Andrés de Aguirre contra Pedro Ignacio de Beiztegui, sobre la almoneda del abastecimiento de aceite y abadejo (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1765).
- ↑ Petición de modificación de las condiciones señaladas en la escritura de obligación del abastecimiento de aceite en razón de haberse modificado el gravamen de las alcabalas y sisas. Juan Bautista de Barrenechea, contra concejo de Placencia de las Armas (Real Audiencia y Chancillería de Valladolid 1745-1750).
- ↑ ...la almoneda del abastecimiento de aceite y abadejo (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1765).
- ↑ ...con el concejo de la villa de Placencia, de remate de la provisión de aceite y bacalao para la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1769/11/20).